Skip to main content
11 dec 2023
  • Local public action

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak finantzaketan eta prestakuntzan izandako urteko emaitzak partekatu ditu, eta ekintzara bideratutako ikuspegiarekin planifikatu du 2024a

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak finantzaketan eta prestakuntzan izandako urteko emaitzak partekatu ditu, eta ekintzara bideratutako ikuspegiarekin planifikatu du 2024a

Udalsarea 2030eko Lurzoruen Talde Iraunkorrak hirugarren bilera egin du. 2022ko urrian ekin zion bideari, Lurzorua Babesteko Euskadiko 2030 Estrategiaren udal-ekintzak eta -politikak hedatzeko asmoz. Aurreko bileran, tokiko erakundeetako teknikariak lurzoruaren babesaren inguruko gai zehatzetan trebatzeko beharra azpimarratu zen, eta bi lantalde espezifiko sortzea erabaki zen, apirila eta maiatza bitartean egin ziren prestakuntzari buruzkoa eta finantzaketari buruzkoa, eta, azkenik, Ihobek lurzoruaren babesaren arloko lanen aurrerapena aurkeztu zuen eta arlo horretako tokiko jardunbide egokiak biltzeko prozesua aurkeztu zuen.


Donostiako, Hernaniko, Mungiako, Gasteizko eta Zarauzko udalek eratzen duten, eta, ondoren, Balmasedaren, Bergararen eta Arabako Lautadako Kuadrillaren lankidetzarekin osatu zen finantzaketari buruzko lantaldeak, toki-erakundeentzako dirulaguntzen Aginduaren edukia hobetzen egin zuen lan, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiteko, bai eta proiektuak aurkezteko, gauzatzeko eta ixteko prozesuan ere. Hirugarren bilera horretan, aztertu beharreko alderdi horiek hobetzeko proposamenak aurkeztu ditu Ihobek, dirulaguntza horien hurrengo deialdietan aplikatzeko.


Bestalde, Balmasedak, Irunek, Urduñak, Vitoria-Gasteizko Udalak (CEA), Añanako Kuadrillak eta Arabako Lautadako Kuadrillak osatutako prestakuntzari buruzko lantaldearen lanari erantzunez, 2024ko prestakuntza-programa aurkeztu zen, lurzoruen babesaren arloan udal-prestakuntzarako lehenetsitako 2 gaietan oinarrituta: Lurzoru kutsatuen lege-esparrua eta Lurzorua Babesteko 2030eko Estrategia tokiko eskumenetatik, eta Lurzoruak eta klima-aldaketa: araudi berriaren aukerak eta erronkak.


Datorren urteari begira 2024 lan-ereduaren ikuspegia partekatu zen, helburu argiekin eta udalaren beharretara bideratutako produktu zehatzekin metodologia eraginkorragoaren alde egiten duen eta lantaldeetan oinarrituta dagoen eredu berria. Bi lantalde sortzea proposatzen da: Hutsik dauden lurzoruei buruzko udal ekarpenen taldea eta lurzoruaren kalitatearen balizko helburuei eta adierazleei buruzko testak egiteko taldea, udal mailan bideragarria den egiaztatzeko.


Lurzoruaren kudeaketaren eta babesaren inguruko jardunbide egokiei dagokienez, Ihobek udal-proiektuak inspiratzen dituzten bederatzi esperientzia aurkeztu zituen, eta joan den urriaren 10ean eta 11n egindako Soiluzioak kongresuko erronken mahaiaren esparruan azaldu ziren.


Azkenik, Lurzorua Babesteko Estrategiaren web-plataforma berria argitaratu zen, Taldearen eskura dagoen on line lan-tresna. Plataforma Estrategiari buruzko informazioa zentralizatzeko, eduki garrantzitsuak partekatzeko eta udalerriak indarrean dagoen legediaren arabera eguneratuta edukitzeko dago diseinatuta, horrela, udalek lurzorua babesteko egin behar duten lana errazteko.


Azken batean, 2024an jarriko dira abian bi Prestakuntza-ikastaroak, eta bi Lantalde berriak osatuko dira.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions