Skip to main content
29 jul 2022
  • Climate change

Euskadi irailean hasiko da Europan deklaratutako alertari berehalako erantzuna eman nahi dion Kontingentzia Energetikoaren Planeko neurriak aplikatzen

Euskadi irailean hasiko da Europan deklaratutako alertari berehalako erantzuna eman nahi dion Kontingentzia Energetikoaren Planeko neurriak aplikatzen
Helburua Kontingentzia Energetikoaren Planean aurrera egitea eta Europan deklaratutako alertari erantzutea da. Euskal Autonomia Erkidegoan udazken/negurako gas-horniduraren mugarik aurreikusten ez bada ere, errealitate horrek eragina izango du baliabide horren kostuaren igoeran, bereziki, eta energiaren prezioaren igoeran, oro har.

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu dituen elkartasun- eta erantzukizun-printzipioak Kontingentzia Energetikoaren Planari eusten dioten 3 zutabeetara eraman dira: Administrazio publikoa, industria eta herritarrak.

Euskadik badu bere gida: 2019. urteko Jasangarritasun Energetikoaren Legea, Bide-horri hori betetzeko, estrategia bateratu bat eta gauzatu beharreko konpromisoak bizkortu, partekatu eta kontrastatu behar ditugu. Administrazioak eredugarri izan behar du lider, eta beharrezkoa da esparru guztietatik neurriak adostuta eta elkarrekin hartzea.

Kontingentzia Planaren zirriborroan proposatutako neurriak

Gaur aurkeztutako zirriborroak administrazio publikoek berehala aplikatu ditzaketen neurriak eta ekintzak jasotzen ditu. Nolanahi ere, asmoa da, proposamen hori abuztuan lantzea, ekarpenak jasotzea eta neurriak irailean onartu eta ezartzea. Honek guztiak ez du esan nahi abuztuan ere energia aurrezteko mekanismo batzuk ezarri ezin daitezkeenik.

Proposamenak eraikin publikoetako berokuntzari, termostatoari eta erosotasunari, argiztapenari, tresna elektrikoei, urari eta hondakinei, isolamenduari, kontsumoen kontrolari, fotovoltaikoari edo mugikortasun jasangarriari eragiten dieten neurriak jasotzen ditu.

Eusko Jaurlaritzak sentsibilizaziorako dibulgazio-ekintzak indartuko ditu, administrazioak, enpresek eta herritarrek ohiturak aldatzeko jarrera horrekin bat egin dezaten. Horretarako, eraginkortasunez hitz egiten duten bi adibide partekatzen ditu:
  • Klimatizazioari dagokionez, neguan berokuntza handitzen dugun maila bakoitzeko energia-kontsumoa % 7 handitzen da, inolako beharrik gabe.
  • Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzen den paper tona bakoitzak 14 zuhaitz moztea saihesten du, 50.000 litro ur eta 300 kg petrolio baino gehiago kontsumitzen dira.

Toki-erakundeentzako laguntza


Udal batzuek proposatutako neurriak betearazteko dituzten zailtasunak ezagututa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihoberen bitartez, eta Lanbiderekin eta Novia Salcedoren lankidetzarekin batera, energia- eta klima-trantsizioari aurre egiteko berariazko laguntza teknikoko programa bat jarri du abian.

Udalei, administrazio-batzarrei, mankomunitateei, koadrilei, garapen-agentziei eta beste toki-erakunde batzuei zuzendutako programaren helburua laguntzako teknikarien sarrera eta prestakuntza erraztea da, bai eta helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko zerbitzuen eta tresnen karta bat ere.

Euskarri teknikoa:
Teknikariak kontratatzeaz eta zerbitzu-aukeraz gain, udalek laguntza-programa hauek dituzte erabilgarri:

Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states