Skip to main content
19 dec 2022
  • Local public action

Ihobek eta EEEk Erreminta-Gidaren zerbitzuak zehazteko tokiko bisitekin jarraitzen dute

Ihobek eta EEEk Erreminta-Gidaren zerbitzuak zehazteko tokiko bisitekin jarraitzen dute

Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta Energiaren Euskal Erakundeak, ‘Erreminta-Gidaren’ zerbitzuak zehazteko tokiko bisitekin jarraitzen dute. Dokumentu horrek tokiko eta eskualdeko administrazioaren esku jarritako tresnak biltzen ditu, energia- eta klima-trantsizio energetikoari aurre egiteko. Arratia-Durangaldea eskualdeetara zuzendutako lehenengo bisita, Amorebietako Zelaieta zentroan egin zen azaroaren 3an, ostegunean.


Lehenengo bisita azaroaren 3an izan zen, eta Arratia-Durangaldeko eskualdeetara zuzendu zen. Topaketek Amurrion, Eibarren, Barakaldon, Azpeitian, Tolosan, Gasteizen eta Ugao-Miraballesen jarraitu dute.


Topaketek, gainera, klima-aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko prestakuntza-programa aurkezteko balio dute. Programak helburu bikoitza du: gazteak gaitzea, eta euskal udalerriek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izatea.


Gabonetako geldialdiaren ondoren, eskualdeetako bisiten erronda urtarrilaren 12an, osteguna, Arraia-Maeztun (Araba) egingo den bisitarekin hasiko da berriro.


Udalerri jasangarrien Udalsarea 2030 euskal sarearen bidez zabaldutako ekimena urriaren 24an hasi zen, astelehenean, teknikari eta hautetsiei zuzendutako online mintegi batekin. Bertan, klima-trantsizioaren eta -aldaketaren esparruan pauso berriak emateko ‘Erreminta-Gida’ proiektuan jasota dauden euskarriak eta laguntza-programak jarri ziren tokiko administrazioaren eskura.


Euskal Erakundeak eta Ihobek eskualdeko 12 topaketa aurreikusi dituzte guztira, eta horien deialdiak astero eguneratuko dira webgune honetan, Euskadiko tokiko eta udalaz gaindiko erakundeei ‘Erreminta-Gida’ gizarteratzeko, Udalsarea 2030 sareari atxikitako erakundeen saretik abiatuta.


Toki-administrazioek, enpresekin, erakundeekin eta herritarrekin batera, zeregin garrantzitsua dute berotegi-efektuko gasak murrizteko eta klima-aldaketara egokitzeko helburuetan aurrera egiteko, mugikortasunarekin, ingurumenaren babesarekin, 0 kilometroko produktuen kontsumoarekin eta energia berriztagarria sortzearekin lotutako jardueren bidez.


Tokiko gazte-enplegua klima-aldaketan eta energia-trantsizioan


Ekimenaren helburua tokiko administrazioei klima- eta energia-planak garatzen laguntzea da, euren beharrizan zehatzetara egokituta, euren jarduera-eremuetan ingurumen-jasangarritasuna hobetzeko, gazte horien kontratazio finantzatuaren bidez. Bestalde, Lanbidek, Novia Salcedo Fundazioak, Ihobek eta EEEk kudeatutako prestakuntza-programa horri esker, toki-administrazioan sartu berri diren talentu gazteek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari buruzko prestakuntza jasoko dute.


Erreminta-Gida


Erreminta-Gidak, administrazioei laguntzeko zerbitzuen kartak, lehentasunezko bi helburu ditu. Alde batetik, Euskadiko toki-administrazioei gaitasunetan, euskarri teknikoan, laguntzetan eta aintzatespenean oinarrituta egongo den eta arlo horretan erabilgarri dauden baliabideen erabilera maximizatzen lagunduko duten tresnak eta zerbitzuak emango dituen energia- eta klima-trantsizioarekin lotutako jardueretan laguntzeko proiektu bat diseinatzea eta abian jartzea. Eta, bestetik, energia- eta klima-arloko politikak hartzea errazteko eta toki-erakundeek arlo horretan duten konpromisoa eta lidergoa ikusarazteko ibilbide-orri bat ezartzea Euskadiko udalerri eta eskualdeetarako.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions