Skip to main content
27 oct 2021
  • Biodiversity
  • Environmental planning

Ihobek babestutako ‘Natura Bizia’ seriearen gaztelaniazko estreinaldia, gaur gauean ETB2an

Ihobek babestutako ‘Natura Bizia’ seriearen gaztelaniazko estreinaldia, gaur gauean ETB2an
Alberto Iñurrategik aurkeztutako seriean, Euskadiko eta Nafarroako eremu geografiko desberdinetako mundu natural eta basatia ezagutuko dugu. 8 atal dira –6 Euskadin eta 2 Nafarroan–, 52 minutu ingurukoak. Espezialisten eskutik ezagutuko ditugu gure inguruneko lekuen biodibertsitatea, bertako arazoak eta horiek berreskuratzeko egiten ari diren lanak. Ibilbide polita gure lurraldeko natura sakontasunez ezagutzeko.

Gaurko atalean, Pirinioak izango ditugu ardatz, eta, asteazkenero 23:25ean, Natura Biziak gure lurraldeko ingurune desberdinetara eramango zaituzte; adibidez, seriearen bigarren atala euskal kostaldeari buruzkoa izango da, eta hirugarrena itsasertzeari buruzkoa. Ataletako bitan, Ihobe sozietate publikoko bi lankidek parte hartuko dute.

Avis Produccionesek sortutako lan hau apirilaren 16an martxan jarri zen proiektu baten baitan kokatzen da. Egun horretan, zinemetan estreinatu zen Natura Bizia dokumentala, Euskadiko eta Nafarroako biodibertsitateari garrantzia eman nahi diona herritarrak beren natura-ingurunera hurbiltzeko. Ikus-entzunezko proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta Ihoberen laguntza izan du.

ETB2ko telesailaren emisioa gaztelaniaz izango da. ETB1ek euskaraz eman zuen uztailean eta abuztuan.

Animatu seriea ikustera: Kantauriko ur hotzetatik Pirinioetako gailurretaraino bidaiatzeko aukera emango dizue, gure inguruneko leku eta izaki bizi harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zirraragarri batean, halakoak zaintzeko beharraz jabetuz.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards