Skip to main content
14 mar 2022
  • Circular economy
  • Ecodesign

Euskal enpresa-eragileak jadanik atxiki dakizkioke euskal ETEei euren ekonomia zirkularrerako trantsizioan lagunduko dien Euskadiko ETE Zirkularra programari

Euskal enpresa-eragileak jadanik atxiki dakizkioke euskal ETEei euren ekonomia zirkularrerako trantsizioan lagunduko dien Euskadiko ETE Zirkularra programari
Ekimenak zerbitzu multzo mardul bat eta laguntza ekonomikoko lerro bat definitzen ditu, euskal ETEen enpresa-lehiakortasuna hobetzeko eta enpresa horiei ekonomia zirkularrerako trantsizioan laguntzeko, eta helburu hori lortzeari begira funtsezkoa da bitarteko eragileen rola.

Lehenengo 22 bitarteko eragileak martxoaren 11an atxiki zitzaizkion programari, aliantza publiko-pribatu handi hau aurkezteko ekitaldian, eta aurrerantzean haiek arduratuko dira ETEak euren eragimen-eremuetan mobilizatzeaz

Martxoaren 11n, programa aurkezteko ekitaldian bertan, lehenengo 22 enpresa-eragileak atxiki zitzaizkion programari. Eragile horien artean, euskal lurralde osoko balio-kate industrialen 2.000 enpresa eta 175.000 langile baino gehiago mobilizatzen dituzte. Dena dela, hitzarmen hau sinatu duten erakunde batzuek –Confebask edo Garapen, adibidez- euskal enpresa guztietara ere iristen dira.

Euskadiko ETE Zirkularra programarekin kolaboratzen duten erakunde guztiek honako konpromiso hauek hartzen dituzte euren gain:
  • Programaren helburua eta helmugak konpartitzea eta haien lorpenerako kolaboratzea.
  • Arduradun bat Jarraipen Batzorderako izendatzea –Batzordeak gutxienez hiru bilera egingo ditu urtean-.
  • Euskadiko Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2024rako Plana eta Euskadiko Ekonomia Zirkularraren 2030erako Estrategia hedatzeko jarduerak definitu eta garatzen laguntzea.
  • Izaera erreserbatua izan gabe Euskadiko ETE Zirkularra programaren helburu eta jarduerekin lotuta dauden gaiei buruzko informazioa ematea.
  • Euskadiko ETE Zirkularra programaren jarduerak modu aktiboan hedatzea ohiko harremanak dituzten ETEen artean, eta hedakuntzarako jarduera bateratuak egitea gainerako erakunde laguntzaileekin.
  • Adostasun konpartitutik abiatuta, Euskadiko ETE Zirkularra programaren kudeaketa egokia egiten laguntzea eta beraren hazkunde eta garapenaren alde egitea.

Ekimenaren jarduera-eremuak


Euskadiko ETE Zirkularra programak bost jarduera-eremu planteatzen ditu:
  • Ingurumen-zaintzaren jarduerak garatzea, merkatuaren erronka eta aukerak Ekonomia Zirkularraren alorrean identifikatzeko.
  • Detektatutako erronka eta aukera horietan euskal ETEak prestatzea eta trebatzea, eta baita haien aplikaziorako beharrezkoak diren ezagutza metodologikoetan ere.
  • Proiektu teknikoak abiatzea, Basque Circular HUBekin batera; izan ere, Bilbon kokatutako zentro hori ekonomia zirkularraren zerbitzu aurreratuen zentro bat da, Europako hegoaldean ezaugarri horiek dituen bakarra, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: merkatuko prospektiba, prestakuntza aurreratua, joeren azterketa eta ezagutza adituaren sorrera.
  • Euskal ETEei ahalbidetzea proiektu teknikoak Basque Ecodesign Centerren bazkide diren enpresekin batera garatzea, barau Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko 16 enpresa handien arteko aliantza publiko-pribatua baita.
  • Merkatuko tresnen aplikaziorako laguntza-programa bat, enpresen lankidetzarekin, euskal ETEen enpresa-lehiakortsuna hobetzera zuzendua.


Euskal enpresa handiekin ekodiseinu eta ekonomia zirkularraren alorrean Basque Ecodesign Centerren bidez jadanik egiten ari den lanaren ostean, eta Basque Circular Hubek batez ere profesionalak trebatzeko eta prestatzeko eskaintzen dituen zerbitzu aurreratuen lerroaz gain, Euskadiko ETE Zirkularra programa euskal enpresa txiki eta ertainei laguntzeko sortzen da, enpresa horiek enpresa-ehunaren % 99 osatzen baitute.

Euskadiko gainerako bitarteko eragileak gaurtik aurrera atxiki daitezke, formulario honen bitartez.

Bitarteko eragilea honela definitzen da: irabazi-asmorik gabeko edozein erakunde edo enpresa-elkarte, zerbitzuak eskaintzen dituena eta helburutzat duena bere eragimen-eremuko enpresen lehiakortasuna sustatzea eta hobetzea, hau da: klusterrak, enpresa-elkarteak, elkarte sektorialak, merkataritza ganberak, eta tokiko zein eskualdeko garapen-agentziak, beste batzuen artean.


Atxikitzeko formularioa


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025