Skip to main content
04 aug 2022
  • Ecodesign
  • Circular economy

Ihobek ekonomia zirkularreko sektore-gakoak eman ditu, lehiakortasunerako aurrea hartzeko ikuspegitik

Ihobek ekonomia zirkularreko sektore-gakoak eman ditu, lehiakortasunerako aurrea hartzeko ikuspegitik

Ihoberen Circular Berrindartzea 2021 programak ekonomia zirkularraren arloko diagnostikoa eta ibilbide-orria egiten lagundu zien Euskadiko 9 sektoretako 80 enpresari

Circular Berrindartzea 2021 programaren esparruan, 80 enpresak aukera izan zuten ekonomia zirkularrean trebatutako bekadun bat eta laguntza teknikoa izateko, ingurumen-jasangarritasunarekin lotutako erronkak identifikatzen eta ingurumen-kudeaketaren bidez lehiakortasuna hobetzeko ibilbide-orri bat finkatzen laguntzeko.

Enpresek egindako lanetik abiatuta —sektorekako zenbait tailerrez eta ingurumena zaintzeko prozesu estrategiko batez gain—, Ihobe sozietate publikoak, erreferentziazko zenbait eragilerekin lankidetzan, ekonomia zirkularreko epe labur, ertain eta luzerako gakoak jasotzen dituen txosten-bilduma bat sortu du, Circular Berrindartzea 2021 programan parte hartu duten sektoreentzat, barne hartuta sektore kimikoa, elikaduraren eta edarien sektorea, mugikortasuna eta logistika, garraiobideak, metalaren sektorea, eraikuntzarena, eta elektrikoa edo elektronikoa, besteak beste.

Circular Berrindartzea 2021 programaren ondorioak sektore-txostenen bilduma batean bildu dira

«Ekonomia zirkularreko sektore-gakoen txostenak» jasotzen dituen bilduma tresna erabilgarria da enpresek beren ingurumen-estrategiak zehazteko, aurrea hartzearen eta lehiakortasunaren ikuspegitik. Era berean, administrazio publikoak ingurumen-politika bideratzeko eta sektore bakoitzarekin lotutako erronka zehatzei aurre egiteko erabil dezake.

Txosten guztiak modu berean daude egituratuta: hasieran, faktore eragileak edo driver direlakoak aztertzen dira, barne hartuta sortze-prozesuan dauden edo onartu berriak diren arau-aldaketak eta bezeroen ingurumen-baldintza berriekin lotutako merkatu-joerak. Gainera, eraginpean egon daitezkeen enpresak zeintzuk diren jasotzen da, eta arau-aldaketekin eta merkatu-joerekin lotutako zer ondorio izan ditzaketen enpresa horietan.

Arau-aldaketetan, Europako Itun Berdearen esparruko arau-multzoa nabarmendu behar da, barne hartuta Produktu Jasangarrien Ekimena, finantza jasangarrietarako Taxonomia Erregelamendua eta Industria Emisioen Zuzentarau berri baten proposamena. Merkatu-joeretan, bestalde, garrantzitsuak dira enpresa traktoreek beren hornikuntza-kateari egindako eskaerak, borondatezko estrategia eta konpromisoen ondorioz, baita deskarbonizazioaren, zirkulartasunaren eta ekodiseinuaren arloko eskakizunak ere.

Bildumak, halaber, aurrez identifikatutako driver direlakoekin lotutako tresna berritzaileen laburpen bat ere jasotzen du, esaterako, nazioarteko arauak eta sektoreko estandarrak, eta, azkenik, eskura dauden erronka eta tresnak konbinatuta, ingurumenaren aldetik jasangarriak diren sektorekako lan-ildoak proposatzen ditu.

Txostenen bilduma


2022ko bigarren hiruhilekoan, ekonomia zirkularreko sektore-gakoei buruzko txostenak aurkeztu dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoaren (IHOBE) PYME Circular Euskadi ekimenaren esparruan. Gaur egun, txosten hauek daude eskuragarri:
  • Kimikaren sektorea
  • Elikaduraren eta edarien sektorea
  • Mugikortasunaren eta logistikaren sektorea
  • Garraiobideen sektorea
  • Metalaren sektorea
  • Eraikuntzaren sektorea
  • Ingurumenaren sektorea
  • Ekipamendu elektriko eta elektronikoen sektorea
  • Laster makina-erremintaren sektoreari buruzko txosten berri bat argitaratuko da.

Source: Ihobe

You may also be interested in

16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
30 mar 2026
  • Circular economy
The ‘Basque Country’s Circular Economy Indicators 2026’ report shows better recycling, material productivity and green public procurement
04 apr 2025
  • Circular economy
Alexander Boto, Ihobe General manager: 'Strengthening the circular economic model will enable Basque companies to face the changes in the international arena'
03 apr 2025
  • Circular economy
Fagor Ederlan, Somos Oreka, Gamesa Gearbox and Fuelium, winners for their circular solutions and products at the Basque Circular Summit 2025