Skip to main content
05 jul 2023
  • Local public action

Udalsarea 2030ek, sareari atxikitako toki-erakundeei buruzko informazio eguneratua duen bisore berria argitaratu du

Udalsarea 2030ek, sareari atxikitako toki-erakundeei buruzko informazio eguneratua duen bisore berria argitaratu du

Horrela, erabiltzaileei udalerrien, eskualdeen eta udalaz gaindiko erakundeen (US2030eko kideak, 2030 Agenda Planaren edo Klimaren eta Energiaren Tokiko Planaren prestakuntzaren egoera eta atxikipena Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programari) jardueraren oinarrizko adierazleen emaitzak ezagutzeko aukera ematen dien web mapa berria argitaratu da.


ArcGIS aplikazioan oinarritutako bisore interaktiboa da, eta aukeren iragazte-sistema sinpleak ditu. Bere aukeren artean, mapak hau ahalbidetzen du:

  • Goiburuko iragazkiak hautaketa anitzeko aukerekin erabiltzea, nahi den informazioa geografikoki bistaratzeko.
  • Udalerri edo eskualde jakin bat mapan hautatzea, eta toki-erakunde horri dagozkion datuekin fitxa bat lortzea.
  • Informazio-geruza desberdinak bistaratzea edo ezkutatzea, ikusi nahi denaren arabera (US2030eko kideak, eskualdeen mugaketa…).


Adierazleek hautatutako iragazkiak betetzen dituzten erakundeen guztizko kopurua erakusten dute, bai eta kasu bakoitzean ordezkatutako biztanleria ere.



Udalsarea 2030ek erakutsitako datuak kontsultatzera eta edozein eguneratze Idazkaritza Teknikoarekin partekatzera animatzen ditu tokiko erakunde guztiak.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions