Skip to main content
17 jan 2025

Euskadik Europako LIFE proiektu berri batean parte hartzen du, energia- eta klima-trantsizioa toki-erakundeen bidez azkartzeko xedez

Euskadik Europako LIFE proiektu berri batean parte hartzen du, energia- eta klima-trantsizioa toki-erakundeen bidez azkartzeko xedez

Europako LIFE proiektu berri bat oinarri horretatik abiatzen da, energia eta klima aldaketaren alorretan, eta bere helburua da mugimendu bat sortzea oinarrietatik gobernantza-maila gorenetaraino: bere izena hauxe da: ‘OCTOPUS, nola azkartu trantsizio energetikoa eta klimatikoa udal mailako sostenguaren bitartez’.

OCTOPUS izenburupean, proiektuak Europako sei eskualderen arteko lankidetza bultzatuko du, toki-eragileek euren lurraldeetako energia-plangintzan eragina izatearen alde egiteko

Europako sei eskualderen arteko lankidetzak bultzatuta –Euskadi horien artean dago-, OCTOPUSek ahaleginak egingo ditu tokiko alderdi interesatuek eragina izan dezaten gobernantzan, energia jasangarriko eta klima aldaketako ekintzak sustatzeari begira. Euskadirekin batera, Extremadurak, Zipreko Errepublikak, Poloniako Mazovia Voivodatoak, Txekiar Errepublikako Usti eskualdeak eta Frantziako Auvernia-Rodano-Alpeak eta Isère eskualdeek ere parte hartzen dute.

OCTOPUS proiektuaren helburua da trantsizio energetiko eta klimatikoa azkartzea, tokiko eta eskualdeko agintaritzak eta energia eta ingurumen agentziak ahaldunduz, euren eskualdeetara egokitutako soluzioak garatu eta inplementatu ditzaten. Aste honetan, partzuergoan bazkidetutako erakundeak bildu dira; Euskadiren aldetik, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak eta EEE - Energiaren Euskal Erakundeak parte hartzen dute.

Horretarako, zazpi Erakunde-sare Bideratzaile sortu edo indartuko dira (EON, ingelesezko siglengatik). Euskadik bere sarea jadanik duten eskualdeetako bat da: kasu honetan, OCTOPUS Udalsarea 2030en bitartez egituratuko da. Berau udalerri jasangarrien sare bat da, 20 urtetik gorako ibilbidea duena eta Euskadi europar mailako eskualde aurreratuenen artean kokatzen duena.

Euskadin, Ihoberen eta EEEren bidez parte hartzen baitu, LIFE proiektua Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearen bitartez egituratuko da

Proiektuak lankidetza bultzatuko du, eta EONek ezagutzak trukatzeko eta kapazitate eta estrategia bideragarriak gartzeko zentro gisa funtzionatuko dute, Europar Batasunaren klima- eta energia-helburuak betetzeko xedez. Hala, alderdi interesatuei tresnak, orientabideak eta jardunbide egokienak eskuratuko zaizkie barrerak gainditzeko, hala nola baliabide mugatuak, estrategia zaharkituak eta gobernantza-mailen arteko lankidetza eskasa, jarduera pilotuen eta sostengu espezifikoaren bitartez.

OCTOPUSek 36 hilabetez iraungo du, eta garai horretan EONek energia eta klimari buruzko plan eta ekintzen inplementazioa azkartzeko rola beteko dute, eskualdeei euren energia- eta klima-helburuak lortzen ahalbidetuz. Udalsarea 2030ek, jadanik esperientzia zabala duenez, ahaleginak egingo ditu, proiektuari esker, udalerriei eskaintzen dizkien sostengua, tresnak, zerbitzua eta informazioa indartzeko. Hala, soluzioak bilatuko dira, hots, berritzaileak izateaz gain eskalagarriak eta bidezkoak ere diren eta tokiko beharrei erantzuten dieten soluzio energetikoak.


Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact