Skip to main content
11 apr 2024
  • Local public action

European Green Capital eta Green Leaf Applicants sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

European Green Capital eta Green Leaf Applicants sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea zabalik

Europako Batzordeak European Green Capital eta Green Leaf Applicants sarien 2026ko ediziorako hautagaitza aurkeztera gonbidatu ditu jasangarritasunarekin konprometituta dauden Europako hiriak. Sari horiek Europako hiriek tokiko ingurumenean eta ingurumen globalean, biztanleen bizi-kalitatea hobetuz, duten eragina murrizteko egiten dituzten ahaleginak sustatzen eta saritzen dituzte.

Hiri irabazleek sari ekonomiko bat jasoko dute, eta Europako hiri liderren gero eta sare handiagoarekin egingo dute bat. Izan ere, ikuspegia eta esperientzia partekatzen duten hiri horiek beste batzuk inspiratzen dituzte beren urratsak jarraitzeko.


European Green Capital saria 100.000 biztanletik gorako hiriei irekita dago. Hiri txikienek, 20.000 biztanletik gorako udalerri guztientzat zabalik dagoen Green Leaf Applicants saria jaso dezakete. Vitoria-Gasteizek European Green Capital saria jaso zuen 2012an.


European Green Capital sariaren irabazleak 600.000 € jasoko ditu eta Green Leaf Applicants sariaren bi irabazlek, gehienez, 200.000 € jasoko dituzte. Sari ekonomikoak beren ingurumen-jarduna hobetzeko ekimenak eta neurriak ezartzen lagunduko die hiri irabazleei. Sariak herritarrengana iristeko ahaleginetan ere laguntzen die hiriei, saria lortu duten urtean, batez ere.





Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions