Skip to main content
05 nov 2020

Ihobe sozietate publikoak Life Urban Klima proiektuaren aurrerapena aurkeztuko du Uhinak 2020n

Ihobe sozietate publikoak Life Urban Klima proiektuaren aurrerapena aurkeztuko du Uhinak 2020n
Mª Mar Alonso Martínek, Ihobeko proiektuen koordinatzaileak, Kongresuko IV. blokearen (Gobernantza eta kudeaketa-tresnak) barruan parte hartu du, Euskadi Klima 2050en klima-aldaketaren estrategia hirigunean nola zabaldu azalduz. Bloke honetan parte hartu duten adituek hainbat auzi izan dituzte eztabaidagai: kostaldeko eremuen kudeaketa integratua eta itsasoko plangintza espaziala; ekosistema-kudeaketa eta naturan oinarritutako konponbideak; alerta goiztiarretarako eta erabakiak hartzeko tresnak; itsasertzeko klimaren aldeko planak eta ekintza-programak; eta komunikazioa, pertzepzioa eta herritarren parte-hartzea.

Life Urban Klima 2050en diseinatutako ekintza guztiak Klima Aldaketaren aurkako Euskal Estrategiaren bederatzi jomugen inguruan daude: karbono gutxiko energia-eredua; isuririk gabeko garraioa; lurraldearen efizientzia eta erresilientzia handitzea; natura-ingurunearen erresilientzia handitzea; lehen sektorearen erresilientzia handitzea eta isuriak murriztea; hiri-hondakinen murrizketa eta tratamendurik gabeko zero hondakina; arriskuei aurrea hartzea; berrikuntza bultzatzea; eta euskal administrazio publiko arduratsua.

Euskadik legealdi honetarako duen helburua da berotegi-efektuko gasen isuriak % 30 murriztea eta energia berriztagarrien kuotak energiaren azken kontsumoaren % 20 izatea lortzea; gainera, 2050erako berotegi-efektuko gasen isurien neutraltasuna lortu nahi da, eta klimarekiko erresilienteagoa den lurralde baterantz aurrera egin.

Markatutako helburuak lortzeko modu koordinatuan lan egiten duten 20 erakundek parte hartzen dute Life Urban Klima 2050 proiektuan, eta horien guztien buru Ihobe dago, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa.

LIFE proiektu bat

Klima-aldaketaren aurkako “Klima 2050” Euskal Estrategia hiriaren esparruan garatzeko Urban Klima 2050 proiektua Europar Batasunak onetsi du, klima-aldaketa arintzeko eta/edo klima-aldaketari egokitzeko proiektu integratuen arearen barruan. Proiektu honen buru Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila dago, Ihobe bere Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bidez.

Source: Ihobe

You may also be interested in

01 sep 2026
  • Green purchasing
Green procurement and contracting in the Basque Country exceeds the implementation targets set for 2025 and enters a new phase focused on impact
24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report