Skip to main content
26 feb 2024
  • Local public action

KLIMA Azokak herritarrak mobilizatuko ditu Berdeago azokaren hamargarren urteurrenean

KLIMA Azokak herritarrak mobilizatuko ditu Berdeago azokaren hamargarren urteurrenean

Ekoetxea sarearen eta LIFE Urban Klima 2050 proiektuaren laguntzarekin, KLIMA Azokak proposatzen du hainbat karpatatik ibilbide bat egitea, non hainbat gai jorratuko diren, hala nola klima aldaketa, etxeko ohiturak, mugikortasuna, aisialdia eta kontsumoa, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektua, eta, proposamen horrez gain, bertaratuei aukera ematen die gainerakoekin batera modu erabakigarrian lagunduko duen banakako konpromiso bat formalizatzeko modua ezagutzeko.

KLIMA AZOKAk bere ekintza babesten du, dinamika ludiko batez baliatuz, pasaporte forman, non autodiagnostikoko probak, informaziokoak, jarduketa posibleen gainekoak eta bestelako probak egingo diren. Karpa bakoitzean gure eguneroko bizitzako alderdi batzuez sentsibilizatzeko eta klima aldaketari nola eragiten dioten ohartarazteko jolasak egongo dira. Azken helburua da pertsona bakoitzak erronka bat hartzea, ekintzaren batekin konprometitzea.

Bi mundu elkartuta


Berdeago azokak 60 erakusle inguru izango ditu, eta bi alderdi: Berdeago Energy, efizientzia energetikoan, ingurumen berrikuntzan, mugikortasun jasangarrian, ekonomia zirkularrean zentratua; eta Berdeago Nature, kontsumo arduratsura bideratua, elikadura, moda, etxea, osasuna eta ongizate jasangarriak bezalako gaien inguruan.

Azokan, bi kategoriak egongo dira erakusle gisa, eta bisitariek hainbat esparrutako produktu ugariez gozatu ahal izango dute, jasangarritasunaren premisapean. Euskadiko enpresak eta profesionalak azoka honetan izango dira, efizientzia energetikoarekin, mugikortasun jasangarriarekin, birgaitze energetikoarekin, bioeraikuntzarekin eta hondakinen kudeaketarekin lotuta erakunde publikoentzat interesgarriak diren gaiak lantzeko.

Era guztietako doako jarduerak


Azokara bertaratzen direnek erabat doan gozatu ahal izango dute martxoaren 22an, 23an eta 24an Durangoko Landako Gunean izango diren ekitaldiez. Azoka honen babesleen artean daude Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Ihobe Durangoko Udala, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Eroski.

Azokara joaten direnek Berdeago Azokak antolatutako hainbat zozketatan parte hartu ahal izango dute, zeintzuek bisitariarentzat zein erakusketariarentzat onura ekarriko duten. Gainera, Berdeagoren programazioak, laster ezagutaraziko denak, enpresa erakusketarien hitzaldiak, aurkezpenak eta tailerrak izango ditu.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions