Skip to main content
05 mar 2024
  • Climate change
  • Local public action

Udalsarea 2030ek bere esperientzia aurkeztu dio Landa Garapenerako Euskal Sareari

Udalsarea 2030ek bere esperientzia aurkeztu dio Landa Garapenerako Euskal Sareari

Joan den otsailaren 29an Arkauteko Zalditegietan egindako topaketan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, Eudeleko eta ACOA-AKEko (Arabako Kontzejuen Elkartea), koadriletako, Lurraldeko, landa-garapeneko elkarteetako, tokiko ekintzako taldeetako eta, oro har, erreferentziazko bestelako lurralde- eta sektore-erakundeetako eta landa-garapeneko eskualde-programen hedapenean inplikatutako eragileetako kargu instituzionalak eta teknikoak izan ziren.


Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika sailburuordeak egin zuen irekiera instituzionala. Ondoren, Jone Fernández Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak Landa Garapenari buruzko 07/2022 Legearen arau-hedapenaren gakoak azaldu zituen, eta Antonia Gómez Europako Batzordeko Nekazaritza Zuzendaritza Nagusiko ordezkariak landa-eremuetan sareek duten garrantziaz hitz egin zuen.


Xabier González Ihobeko Ingurumen Jasangarritasuneko zuzendariak Udalsarea 2030ek gauzatzen duen jarduera azaldu zuen. 2026ko Plan Estrategikoa eta datozen urteetarako helburu estrategikoak eta lan-esparruak aurkeztu zizkien bertaratuei: klima eta energia, ekonomia zirkularra eta bioekonomia, erosketa eta kontratazio berdea, lurzoruen babesa, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa, eta zero kutsadurako ekimenak eta osasunarekin erlazionatutako ingurumen-bektoreak.

Helburuak eta xedeak kontrastatzeko eta aberasteko jardunaldi parte-hartzailean, Xabier Gonzálezek aurkeztutako Udalsarea 2030eko sareen arrakasta-kasuaz gain, Juan Andrés Gutierrez Euromontanako presidenteak mendi eremuen Europako elkartearen kasua azaldu zuen.


Topaketa hori Landa Garapenerako Euskal Sareari esleitutako funtzioen barruan dago, hala nola Euskadiko eta Europako beste landa-eremu batzuetako esperientzia eta proiektu berritzaileak ezagutzea eta partekatzea, eskualde batzuetarako aukerarako input gisa.


Source: Ihobe

You may also be interested in

21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
15 dec 2025
  • Climate change
Spending on the Energy Transition and Climate within the Budget of the Basque Country is on an upward trend
21 nov 2025
  • Climate change
  • Adaptation
The Basque Country’s work on climate change adaptation will be featured in a new BBC series to be unveiled today at COP30 Brazil
10 nov 2025
  • Climate change
The COP30 climate summit kicks off in Brazil, seeking more funding and action from states