Skip to main content
26 apr 2024
  • Environmental planning

Ihobek bere klima-ekintzarako eta lurzoruaren babeserako tresnak aurkeztu ditu Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioaren XII. Biltzar Nazionalean

Ihobek bere klima-ekintzarako eta lurzoruaren babeserako tresnak aurkeztu ditu Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioaren XII. Biltzar Nazionalean

Gasteizen egindako Biltzar honek 500 pertsona bildu ditu, erakunde hauetakoak: administrazio zentral eta autonomikoak, ingurumenaren arloko aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeak, elkarteak, eta UPV/EHUko Ingurumen Zientzien Graduko ikasleak

“Ingurumen-ebaluazioa jasangarritasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren berme gisa” lemapean, 500 biltzarkide -administrazio publikoetatik, ingurumenaren arloko aholkularitza- eta ingeniaritza-etxeetatik eta elkarteetatik etorriak, UPV/EHUko Ingurumen Zientzien Graduko ikasleekin batera- ingurumen-ebaluazioaren aurrerapen kontzeptualekin eta testuinguruko aplikazioekin lotutako ponentzietan izan dira, ponentzia horiek jasangarritasun, arintasun, berrikuntza, garapen eta egokitzapenaren adibidetzat hartuta.

Ingurumen-inpakturen Ebaluazioaren Espainiar Elkarteak (AEEIA), biltzarraren antolatzaile gisa, ideia bat indartzea hartu zuen helburutzat, hots, ingurumen-ebaluazioa jasangarritasuna gizarte, ingurumen eta ekonomiaren alorretan bermatzeko lagungarria dela dioen ideia.

Ihobeko pertsonal teknikoak saio hauetan parte hartu zuen: “Plangintza eta lurraldea. Hirigintza-plan eta –proiektuen ingurumen-ebaluazioa", “Ingurumen-ebaluazioaren Euskadiko erronkak eta aukerak” eta “Energia berriztagarriak lurraldean hedatzearen erronka eta horren ebaluazioa klima-ikuspegitik eta lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren ikuspegitik".

Carlos Castillo eta Loli Lorenzok, Ihobeko Klima Ekintzaren arloko teknikariek, saio honetan parte hartu zuten: “Plangintza eta lurraldea. Hirigintza-plan eta –proiektuen ingurumen-ebaluazioa”. Lehenengo teknikariaren hitzaldiaren ardatza Euskadiko klima-arriskuaren azterketa eta egokitzapenerako Euskadin dauden eta ingurumen-ebaluazioaren prozeduran aplika daitezkeen tresnak izan ziren. Loli Lorenzok, berriz, udal mailako hirigintza-plangintzaren erredakzio eta ebaluazioaren funtsezko alderdiak aurkeztu zituen, lurzoruaren kudeaketa jasangarriaren ikuspegitik.

Mari Mar Alonso Ihobeko Klima Ekintzaren arloko zuzendariak Euskadiko ingurumen-politikaren helburu eta lehentasuna nagusiak jorratu zituen, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioari dagokionez: nola integratzen den ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa Euskadiko arau- eta erregulazio-esparruan, eta zer neurri edo ekimen inplementatzen ari diren ingurumen-ebaluazioaren prozesuen efizientzia eta eraginkortasuna Euskadin hobetzeko.

Orobat, Ihobek eta EEEk elkarrekin antolatutako adituen panel bat moderatu zuen, erakunde hauetako ordezkarien parte-hartzearekin: Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzako Ingurumen Ebaluazioaren Zerbitzua (Eusko Jaurlaritza), Zuzenbide eta Ingurumenaren Nazioarteko Institutua (IIDMA), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola (Eibar) eta SAITECen Berriztagarrien arloa.

Source: Ihobe

You may also be interested in

26 nov 2025
  • Waste
  • Environmental planning
Josu Bilbao, Basque Deputy Minister for the Environment: ‘we are increasingly recycling more and less is ending up in landfill’
14 mar 2025
  • Environmental planning
The Basque Country consolidates its environmental protection with significant improvements in air quality and emissions reduction according to its Environmental Outlook 2024 Report
03 mar 2025
  • Environmental planning
2024, a year of transformative action for Ihobe and the Basque Country
21 dec 2024
  • Environmental planning
Bizkaia Provincial Government, the Duara Association, Maestro Garazi Rivero School, Eroski, and the surfer Garazi Sánchez to represent the Basque Country in the European Week for Waste Reduction Awards