Skip to main content
24 apr 2020
  • Corporate
  • Local public action

Europako Smart Rural 21 proiektua herri bila ari da, estrategia adimendunak garatzeko

Europako Smart Rural 21 proiektua herri bila ari da, estrategia adimendunak garatzeko

Landaguneak eta biztanlegune txikiak jendez hustea kezka da hala Espainian nola Europan. Espainia hustuaren fenomenoa EBko beste herrialde batzuetan ere gertatzen ari da, emigrazio masiboa gertatu baita landatik hirira azken bi hamarkadetan. Joera hori alderantzikatzea erronka partekatua da, eta, horretarako, berrikuntza, plangintza, administrazioarteko lankidetza eta, batik bat, borondate politiko handia behar dira.

Smart_Rural_Infografia
Premisa horiekin sortu zen (Smart Rural 21) Smart Rural Areas in the 21st Century proiektua. Horren helburua da «Europa hustuak» aurre egin beharreko arazoei begira estrategia eta konponbide adimendunak sustatzea.


Europako Smart Rural 21 proiektuaren iraupena bi urte eta erdikoa da. E40 Taldeak koordinatu eta Europako Batzordeak (Nekazaritzako Zuzendaritza Nagusiak) babestutako proiektua da, eta Europa osoko herriak estrategia adimendunak (Smart Villages) garatu eta aplikatzera bultzatu eta animatzea du xede, berdinen arteko ezagutza-trukea dela bide, eta plangintzako ikuspegi integral eta parte-hartzailean oinarrituta. Halaber, proiektuan parte hartzeak aukera emango du ondorioak ateratzeko eta sortuko den Smart Villages (herri adimendunak) sarean NPBren etorkizuneko esku-hartzeak laguntzeko.

Proiektu horretan Europa osoko hamazazpi herrik parte hartu ahalko dute gehienez; aholkuak eta laguntza teknikoa eskainiko zaizkie, Smart Villages hiri-estrategiak garatzeko. Gaur-gaurkoz, bost herri aurrez hautatu dira (Irlanda, Finlandia, Frantzia, Txekiar Errepublika eta Greziatik bana).

Gainerako hamabi udalerriak hautatzeko deialdia esteka honetan.
 
Proiektuaren hizkuntza nagusia ingelesa da, baina gaztelaniaz ere aurkez daitezke hautagaitzak.

Deialdia aurkezteko epemuga maiatzaren 11 da.

Espainian, Paisaje Transversal hiri-plangintza integraleko bulegoa da proiektuaren harreman-puntua. Informazio gehiago edo zalantzak argitzea nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: hola@paisajetransversal.org

 
Smart Rural 21 proiektuari eta deialdiari buruzko xehetasunak, hemen:


Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction