Skip to main content
27 oct 2022

Ramón Gras, hirigilea: “Erronka nagusia, herritarren bizi-kalitatea handitzera zuzendutako garapen jasangarriko ikuspegia imajinatzea da”

Ramón Gras, hirigilea: “Erronka nagusia, herritarren bizi-kalitatea handitzera zuzendutako garapen jasangarriko ikuspegia imajinatzea da”

Udalsarea 2030en hogeigarren urteurrena dela eta, Ramon Grasek Hirien Zientzian egin berri diren aurkikuntzen aukeraketa bat aurkeztu zuen “Sustainable Development for Urban and Rural Areas” hitzaldian, baita Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako hiri eta landa-eremuetako jasangarritasunaren, hiri-garapenaren eta garapen ekonomikoaren alorretan aplikatzeko zenbait adibide praktiko ere. Bere hitzaldian, hirigile ospetsuak azaldu zuen metodologia horrek, hirigintzan artea eta zientzia harmonizatzean oinarrituta, erabakiak hartzeko prozesua nola bidera dezakeen, zorroztasun zientifikoan eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ebidentzia enpirikoan oinarrituta. Bere hitzaldian Sao Paulon, Bartzelonan (Berrikuntzaren Hirukia) eta Monterreyn emandako kasu arrakastatsuak aurkeztu zituen, eta Mosku, Camberra, Seattle, Bogotá, Torino, Marseilla edo New Yorkeko diseinua aztertu zuen.


Ramon Gras, Bide, Ubide eta Portuetako ingeniariak ibilbide profesional azpimarragarria du hirigintzaren eta diseinuaren arloan. 2018. urtean Aretian | Urban Analytics and Design hiri-berrikuntzako startup-a sortu zuen Massachusetts-en (Estatu Batuak). Enpresako bazkide zuzendaria da. Era berean, Gras hiri-berrikuntzako eta teknologia-transferentziako diseinuan lan egiten duen Harvard iLab-en spin-off enpresa baten sortzaileetako bat da.

Udalsarea 2030en hogeigarren urteurrena ospatzeko egindako hitzaldian, Euskadirako garapen jasangarriko estrategia gauzatzeko funtsak eman zituen; azaldu zuenez, goi mailako kalitateko hiri-diseinuak ezagutzaren ekonomia bultza dezake; eta Euskadirako landa-berrikuntza estrategia arrakastatsua lantzeko modua azaldu zuen.


Ramón Grasek bere ekitaldian, Aretian-eko taldeak hiri-eremuetan berrikuntza-barrutien diseinua eta landa-eremuetan nekazaritza-teknologia campusak bideratzeko garatu duen metodologia aurkeztu zuen. Hirigileak azpimarratu zuenez, erronka nagusia, herritarren bizi-kalitatea handitzera zuzendutako garapen jasangarriko ikuspegia imajinatzea da. Hiri sistemen kualitateen neurketa hiru ardatzetan oinarritzen dela azaldu zuen: ikerketa aurreratua eta ezagutzaren sorkuntza, teknologia transferitzeko prozesuak eta produktu- eta zerbitzu-soluzio berriak barne hartzen dituen “Talentu sarea: Ezagutza eta Know-how-a”; lehiakortasuna, industriaren sofistifikazioa eta espezializazio adimenduna funtsezkoak diren “Industria sarea: Produktuak eta Zerbitzuak”; eta azpiegiturak, mugikortasun jasangarria eta bizi-kalitatea barne hartzen dituen “Hiri Diseinu Sarea: Lekuak eta Espazioak”.


Udalerri jasangarrien euskal sareari atxikitako 200 erakunde baino gehiagoren aurrean, Ramón Grasek Hirien Zientziaren arloan egin berri diren aurrerapenek konplexutasun handiko hiri-erronkak argitzea nola ahalbidetzen duten azaldu zuen, besteak beste, hirigintza-diseinuan, garapen ekonomikorako eta ezagutzaren ekonomia aktibatzeko estrategietan, mugikortasunean, edo lurralde-jasangarritasunarekin, elikadura-, energia-, ur- eta ingurumen-autosufizientziarekin erlazionatutako erronketan. Konplexutasunaren zientziaren eta hirigintzari aplikatutako sareen teoriaren konbinazioari esker, zehaztasun handiko hiri- eta eskualde-diagnostikoak egiteaz gain, erabakiak hartzeko prozesuak bideratu daitezke, hirien, eremu metropolitarren eta landa-eremuen diseinuaren eta kudeaketaren kalitatea handitzeko.


Source: Ihobe

You may also be interested in

29 apr 2026
  • Citizen action
MATER and Alava Provincial Council, finalists in the European Week for Waste Reduction European Awards 2025
21 apr 2026
  • Climate change
The Basque Country is hosting the European meeting of LIFE projects on climate action
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026
10 apr 2026
  • Citizen action
The Basque Country involved in preparing a European catalogue for more ambitious youth participation with real impact