Skip to main content
28 sep 2022
  • Local public action

Tolosako ‘Gurpilgune’ berria inauguratu dute

Tolosako ‘Gurpilgune’ berria inauguratu dute

Tolosak badu jada ‘Gurpilgunea’, bizikletak bigarren eskuko piezen bitartez konpontzeko gune berria. Mugikortasunaren Astearekin bat etorrita, Tolosako Udalak Zumardi Handia parkean dagoen gune berria inauguratu du. Astearte, ostegun eta ostiraletan egongo da erabilgarri, eta erabiltzen ez diren bizikletak eta haien piezak berreskuratzeko aukera eskainiko du, ondoren pieza horiek beste bizikleta batzuk konpontzeko erabiltzeko. Horretarako, tailerrak konponketa-tresna ugari izango ditu erabiltzaileen eskura.


Lan horretan laguntzeko eta zalantzak argitzeko Zumardia Elkarteko boluntario talde baten laguntza izango dute bertaratzen direnek. Are gehiago, tarteka oinarrizko mekanika eta konponketa tailerrak antolatuko dira, trebatzeko. Ez hori bakarrik: salerosketarako eta elkartrukerako gune ere izango da, eta hori errazteko dinamika bat jarriko du martxan.


Tolosako Zumardi Handian kokatuko da Gurpilgunea. Bazkideek baino ezingo dute erabili espazioa, baita bertako tresneria eta aholku zerbitzua ere.

Bazkidetzak 15 euroko kostua du urtean, eta izena emateko info@zumardia.eus helbidera idatzi beharko da.


Astearte goizez (10:00-12:00) eta ostegun eta ostiral arratsaldetan (17:00-19:00) zabalduko ditu ateak, oraingoz. Boluntarioen lana ezinbestekoa izango denez, jende gehiagoren laguntza jasoz gero, ordutegia zabaltzeko aukera aztertuko dute.


Erreferentziazko gune bat
Edu Otxotorena, Zumardia Elkarteko kide eta Gurpilguneko arduradunak azaldu duenez, “bizikleten berrerabilpenerako erreferentziazko gune” izan nahi du espazio berriak: “Natura, hezkuntza eta kirola dira Zumardiaren balio nagusiak, eta proiektu honek bete-betean egiten du bat balio horiekin, modu jasangarriagoan mugitzea, hondakinak gutxitzea eta horretarako gizartea heztea dituelako xede Gurpilguneak”.


Ekonomia zirkularra, ingurumena eta gizarteratzea ditu oinarrian proiektuak, Iker Urruzola, Tolosaldea Garatzeneko lehendakariaren hitzetan, “Tolosaldearentzat, hain zuzen, etorkizunerako zutabe estrategiko direnak”.


Ildo beretik mintzatu da Olatz Peon, Tolosaldeko Mankomunitateko lehendakari eta Tolosako alkatea: “Konpontzea eta berrerabiltzea, hondakin bihurtu aurreko urrats garrantzitsua da, eta hori guretzat lehentasunezkoa da hondakinen politikan. Tolosan horrelako espazio bat herritarren eskura jartzea urrats bat gehiago da jasangarritasunaren alde egiten ari garen lanean”.


Hurrengo egunetan, ateak zabalik izango ditu, arratsaldetan, nahi duen orok espazioa bera eta zerbitzuen eskaintza bertatik bertara ezagutzeko.



Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions