Skip to main content
07 feb 2024
  • Local public action

EUDELek 2030 Agendak euskal udalerriei planteatzen dizkien aukerak eta erronkak ezagutarazteko ikastaroa antolatu du

EUDELek 2030 Agendak euskal udalerriei planteatzen dizkien aukerak eta erronkak ezagutarazteko ikastaroa antolatu du

Udalsarea 2030i atxikitako EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak, prestakuntza espezializatua egingo du otsailaren 27an eta 28an, “2030 Agenda Euskadin” izenburupean, 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako Helburuen kokapenean oinarritutako jasangarritasun-politikak udal mailan ezartzeko interesa duten udaletako teknikarientzat eta zuzendarientzat.


Prestakuntzaren helburua 2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) zer diren ezagutaraztea da, bai eta 2030 Agendak euskal udalerriei planteatzen dizkien aukerak eta erronkak ere.


Era berean, 2030 Agendaren hedapen-artearen egoera Euskadin azalduko da eta, zehazki, toki-eremuan, eta 2030 Agendari toki-mailan heltzeko erabilgarri dauden baliabideak udal-langileei helaraziko zaizkie.


Lehenengo saioaren ardatza 2030 Agenda Euskadin eta Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) izango da, udal-politiketarako esparru estrategiko gisa. Bigarren saioan, euskal udalerrietan 2030 Agendari ekiteko tresnak landuko dira.




Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions