Skip to main content
24 oct 2023
  • Local public action

Erosketa eta Kontratazio Berdea tokiko erakundeetan ezartzeko laguntza gida aurkeztu du Udalsarea 2030ek

Erosketa eta Kontratazio Berdea tokiko erakundeetan ezartzeko laguntza gida aurkeztu du Udalsarea 2030ek

Euskadik erosketa eta kontratazioa berdearen arloan hainbat konpromiso hartu ditu datozen urteei begira, berauek 2030erako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programan (Euskadiko EKB Programa 2030) zehazten direlarik. Euskadiko Programa oinarri izan duen lantaldea gidatu du Udalsarea 2030ek, zeinetan 23 erakundek (16 udalerri, eskualdeko 6 erakunde eta Eudelek) ondorengo arloak jorratu dituzten 2023 urtean zehar:


  • Euskadiko EKB Programa 2030 eta bertan jasotzen diren helburuen ezagutza.
  • Euskadiko EKB Programa 2030 aurrera eramateko garatuta dauden baliabideen eta beste erakundeetako esperientzien partekatzea eta ezagutza.


Lantaldean udal eta eskualdeko erakundeetako erosketa eta kontratazio prozesuetan parte hartzen duten 45 eragile baino gehiagok parte hartu dute talde honetan, hala nola, kontratazioa teknikariek, idazkariek, ingurumen teknikariek eta baita beste arlo batzuetako teknikariek ere.


Baina erosketa eta kontratazio berdeak arrakasta izan dezan, konpromiso politikoa ezinbestekoa da eta hori dela eta, urriaren 17an ordezkari politiko zein teknikoei zuzendutako saioa antolatu da, urtean zehar landutako gaien emaitzak eta sortu diren baliabideak ezagutzera emateko:


  • Batetik, Erosketa eta Kontratazio Berdeari buruzko atal propioa garatu da Udalsarea 2030eko web orrialdean
  • Bestetik, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen irizpideen txertaketari ekiteko 6 urratsetako ibilbide orria ezartzeko Laguntza gida argitaratu da. Gida honetan, urrats bakoitzaren baitan berau garatzeko ekintza multzo bat proposatzen da eta baita ere, ekintza bakoitzarekin erlazionatutako informazio osagarria /jardunbide egokiak.
  • Eta bukatzeko, lantaldean parte hartu dute 16 erakundek -13 udalerri eta 3 eskualdeko erakundek- (Laguardia, Lantziego, Lapuebla, Oyón-Oion, Gorbeialdeko Eskualdea, Aiarako Kuadrilla, Arrasate, Eibar, Ibarra, Legazpi, Pasaia, Zarautz, Debegesa, Bernago, Laukiz, Zietbena) beraien baliabide eta beharretara egokitutako EKB ezartzeko ibilbide orri propioa diseinatu dute.




Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions