Skip to main content
30 sep 2023

Ihobek “KLIMAMETRAJE” gazteen film laburren lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian, larrialdiari eta ekintza klimatikoari buruz sentsibilizatzeko

Ihobek “KLIMAMETRAJE” gazteen film laburren lehiaketaren bigarren edizioa jarri du abian, larrialdiari eta ekintza klimatikoari buruz sentsibilizatzeko
Lehiaketa hau, hain zuzen, teknologia berrien bidez ikus-entzunezko sorkuntza hedatzera bideratuta dago, ikus-entzunezko sortzaile gazteen talentuari esker herritarrak larrialdiari eta ekintza klimatikoari buruz kontzientziatzeko eta mobilizatzeko modu berriak aurkitzeko asmoz.

Ikus-entzunezkoak gustatzen zaizkien eta ingurumen arloko kezkak dituzten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago“

KLIMAMETRAJE”, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren, ikus-entzunezko eta ingurumeneko ezagutzak edo kezkak dituzten eta 18 eta 30 urte bitartean dituzten gazte taldeei zuzenduta dago. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da (asteartea). “KLIMAMETRAJE” lehiaketaren bigarren edizioa “ASTEKLIMA 2023” Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen esparruan abiatu da. Ekimen hori urriaren 1ean amaituko da, eta helburutzat dauka herritarrak beharrezkoa den trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean sentsibilizatzea.

Lanak formatu digitalean sortu behar dira, eta urriaren 31ra arte aurkeztu daitezke

Piezek ezin izango dute 30 segundo baino gutxiagoko iraupena izan, ezta 3 minutu baino gehiagokoa ere, eta formatu digitalean sortu behar dira, 1920 x 1080 pixeleko HD neurriarekin; MOV eta H264 fitxategi formatuak. Film laburrek lokuzioa badute, euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango da.

Ikus-entzunezko sektorean eta klima aldaketaren eta horrek ingurumenean dituen ondorioen azterketan esperientzia duten pertsonek osatutako epaimahaiak emango du film labur onenaren saria: 1.500 eurokoa. Era berean, publikoaren sari bat emango da: 5 VIP sarrera BBK Live 2024 jaialdirako.

Izen-ematea Festhome plataformaren bidez egingo da, parte hartzeko eskabidea online betez, eta oinarriak hemen kontsulta daitezke:: https://asteklima.eus/klimametraje/index-eu.html

Source: Ihobe

You may also be interested in

01 sep 2026
  • Green purchasing
Green procurement and contracting in the Basque Country exceeds the implementation targets set for 2025 and enters a new phase focused on impact
24 jul 2026
  • Climate change
  • Citizen action
ASTEKLIMA 2026 Invites Citizens to Discover the Impact their Habits have on Climate and Energy
21 jul 2026
  • ESG
The European Commission adopts the VSME as the benchmark for companies outside the CSRD
16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report