Skip to main content
01 jan 2015

Donostiako Udalaren Pleguetan ingurumen-irizpideak txertatzea

Donostiako Udalaren Pleguetan ingurumen-irizpideak txertatzea
Download

Good environmental practice available in: EU

Donostiako Udala 2005ean hasi zen kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzen. Ordutik, 51 lizitaziotan txertatu dira ingurumen-irizpideak, eta kontratazioetan ingurumenari buruzko alderdiak sartzen jarraitzea da joera, gero eta plegu kopuru handiagoan sartzea ere.

2014an zehar 18 plegutan txertatu ziren ingurumen-klausulak: hau da, % 80 goratu zen 2013 urtearen aldean.

Udalak hartutako konpromiso asmo handikoa dela-eta, erosketa publiko berdearen arloan lehenetsitako produktu/zerbitzuen kategoriez harago doaz: adibidez, udal-eraikinak garbitzeko zerbitzua, lorezaintza, ibilgailuen renting-a eta catering-a edo vending-a. 2014ko ekitaldian beste lizitazio batzuetan ere sartu ziren ingurumen-klausulak. Adibidez:

  • Bide garbiketa.
  • Kiroldegietako vending-zerbitzua.
  • Kiroldegietako lorezaintza-zerbitzua.
  • Galtzadak margotzea.
  • Udal Musika Eskolaren musika-tresnak garraiatzea.

Horrez gainera, Udalak helburu gisa ezarri du erosketa berdearen % 100 material suntsikorrak izatea. 2014an, kontu-sail horretarako ezarritako aurrekontuaren % 88an sartu ziren ingurumen-klausulak, aurreko urteko % 85aren aldean.

Bestalde, aipatzekoa da, erosketa publiko berdea sustatzeko mugarri benetan garrantzitsua den heinean, gobernu-batzarrak, 2013an, «Donostiako Udalak kontratazioetan irizpide sozialak, etikoak eta ingurumen-, lan- eta berdintasun-irizpideak txertatzeko emandako jarraibideak» onartu zituela. Ondoren, 2014an, jarraibideotatik eratorritako klausulen aplikazioaren jarraipena eta kontrola egiteko batzordea onartu zuen tokiko gobernu-batzarrak.

Oinarrizko datuak

0

Udalaren kontratazioetan, edozein dela ere kontratuaren xedea, ingurumen-aldagaia txertatzea sistematizatzea izan da lorpen nagusia.

Gainera, lorpen hauek ere lortu dira:

ERAKUNDEA: DONOSTIAKO UDALA

POPULAZIOA: 186.126 biztanle

DENBORAZKO ERREFERENTZIA: 2014

Harremanetarako:<

Udalaren helburu nagusia kontratazioan ingurumenaren aldagaia ia-ia sistematikoki sartzea da.


Factores de éxito:

  • Voluntad a nivel político
  • Buena coordinación entre los departamentos implicados.

Dificultades:

Centralización de compras
ODS 12: Producción y consumo responsables
Ambiental
2
Políticas, Planes y acciones jurídicas
Media