Nerbioi Ibaizabal, eskualde adimentsua, konektatua eta eraginkorra: Smart City eskualde-estrategia
Nerbioi Ibaizabal eskualdean jarduketa-plan adimendun bat ezarri da, 23 neurri dituena energiaren, mugikortasunaren eta hondakinen alorretan. Udalerriek, funtsean, elkarren artean konektatutako inguru adimendun eta eraginkorrak sortzean oinarritu dute klima-aldaketaren aurkako estrategia. Hala, proposatutako neurrien artean, kudeaketa energetikorako eta hiri-hondakinen kudeaketa eraginkorrerako plataformak sortzeko beharra planteatzen dute, bai eta garraio publikoaren bidaiariei informazioa eta arreta emateko sistema teknologiko bat txertatzea ere. Testuinguru horretan, 2017an abian jarri zituzten Energiaren Eskualdeko Behatokia eta Energiaren Herritarren Ataria.
Smart City estrategia, eskualde batera ekarria
Nerbioi-Ibaizabal eskualdea Bilbo inguruan dago, herri txiki eta ertainez osatua, eta laguntza-tresna egonkor eta eraginkor baten beharra zeukan, iraunkortasuna bertatik bertara ondo kudeatzeko. Behar horrek eraginda eta eskualdean lankidetzan aritzeko gogoz sortu zen Nerbioi-Ibaizabal Eskualde Bulegoa.
Eskualde-bulegoak Garapen Iraunkorrerako Estrategia bat eman dio bere buruari, Tokiko Agenda 21, eta haren barruan dago Smart City Estrategia berria. Zer asmo duen? Asmoa da informazio- eta komunikazio- teknologia berriak baliatzea energia, mugikortasuna eta hondakinen kudeaketa hobetzeko, eta, aldi berean, herritarrentzat errazagoa izan dadin informazioa eskuratzea, udalarekin elkar eragitea eta herria kudeatzen zuzenago parte hartzea.
Estrategia osatzeko prozesua
Lehen-lehenik, diagnosia eta bideragarritasun-analisia egin ziren, alderdi hauek jorratuz:
Smart neurriak zenbateraino zeuden ezarrita eskualdeko herrietan.
Smart neurriek zer ekar dezaketen Tokiko Agenda 21eko helburuak erdiesteko ahaleginean.
Smart neurriak zenbateraino diren bideragarriak teknikoki, ekonomikoki eta lege eta eskumen aldetik.
Eta, osagarri modura-edo, zeharkako beste gai batzuk ere analizatu ziren. Izapide elektronikoak egiteko edo herritarren intereseko informazioa zabaltzeko beste azpiegitura eta plataforma teknologikoen existentzia aztertu zen hain zuzen. Arlokako neurriak ezartzea garrantzitsua izateaz aparte, baldintzatzailea eta errazgarria izan daiteke.
Eta, gero, diagnosiak eman zituen ondorioetan oinarriturik, aktuazio- plana diseinatu zen. Guztira, 23 neurri edo ekimen dira: bi, zeharkakoak; zortzi, energiaren arlokoak; sei, mugikortasunekoak; eta, gainerako zazpiak, hondakinen arlokoak.
Energiaren Eskualde Behatokia eta Herritarren Energia Ataria
Ikus ditzagun planaren barruko neurri batzuk:
Plataforma bat ezartzea udalen kudeaketa energetikorako;
Ikt plataforma bat erabiltzea hiri-hondakinak biltzeko zerbitzua eskualde-mailan;
Sistema teknologiko bat ezartzea, modu eraginkorrean kudeatzeko garraio-publikoa darabilten bidaiariei informazioa eta arreta eskaintzeko.
Testuinguru horretan, 2017an, Energiaren Eskualde Behatokia eta Herritarren Energia Ataria jarri ziren martxan. Helburua argia da: energia, ekonomia eta ingurumenean eraginkortasuna handitzea eta aurrezpen hirukoitza erraztea: energia gutxiago kontsumitzea (kWh), faktura energetikoaren gastua (), eta negutegi-gasen isurketa.
7 udalerritarako egiten du lan: Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Orduña, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio. Guztira, biztanleak 34.887 dira, kontratu elektrikoak 408 (udal-ekipamenduak eta argiztatze publikoa), gehi gas-arloko beste 34.
Uste da urtean 88,33 tC02 gutxiago isuriko direla guztira, tokiko administrazioaren kontsumoak %3 behera egingo baitu behera osotara. Urtean 70.000 baino gehiago aurrezteko bidea dagoelakoan gaude.
Badira beste neurri batzuk ere herritarren eta administrazioaren arteko komunikazioa errazteko hartuak. Adibidez, badira aplikazio mugikor batzuk argiztatze publikoa erabiltzeko eta kontrolatzeko, eraikinak erabiltzeko eta erosoago egiteko, edo hondakinik ez sortzeko eta birziklatzeko ahaleginak sustatzeko.
Eskualdeko herriak ezberdinak direla ere hartu da kontuan neurriak proposatzerako orduan, batzuk kale-kalekoak baitira, eta veste batzuk txikiagoak eta baserri- girokoak.
Gehiago jakiteko:
Udaltalde 21 Nerbioi Ibaizabal
Elexalde, 18
48.498 Arrankudiaga-Zollo
Tfno.: 946 71 26 99
udaltalde21@ut21.org
La comarca Nerbioi Ibaizabal se ha dotado de un plan de actuación inteligente con 23 medidas en los ámbitos de la energía, la movilidad y los residuos. Básicamente, sus muni