01
dec
2022
- Environmental communication
2022ko Ingurumen komunikazioko eskolaren "Krisi ekologikoa, krisi sanitarioa" memoria
Ingurumen Komunikazioko Eskolaren laugarren edizioa 2022ko irailaren 7an eta 8an egin zen, EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroen barruan. Aurten ere, Donostiako Miramar jauregian goi-mailako hizlariek ingurumen-erronka handien inguruko komunikazioaren gakoak azaldu zituzten, online formatuan ere jarraitu ahal izan ziren bi jardunalditan. "Krisi ekologikoa, krisi sanitarioa lelopean, hainbat gai jorratu ziren, hala nola krisi klimatikoa, biodibertsitatearen galera, ingurune naturalaren kontserbazioa, ekonomia zirkularraren ezarpena, garapen jasangarria edo ilustrazioa ingurumen komunikaziorako tresna gisa".
2022ko edizioaren helburua izan da krisi klimatikoaren, ekosistemen kontserbazioaren eta pertsonen osasunaren artean dagoen lotura estua aztertzea. Koronabirusak eragindako pandemiak agerian utzi du krisi sanitarioa, hein handi batean, krisi ekologikoaren ondorioa dela eta pertsonen osasuna planetaren osasunaren mende dagoela.