Skip to main content
27 may 2020
  • Local public action

2020ko Mugikortasunaren Europako Astean izena emateko epea zabaldu da

2020ko Mugikortasunaren Europako Astean  izena emateko epea zabaldu da
Euskal udalek jadanik eman dezakete izena 2020ko Mugikortasunaren Europako Astean parte hartzeko; ekimena irailaren 16tik 22ra bitartean egingo da Europar Batasuneko hiri eta udalerri nagusietan.

Edizio honetan ere, “Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde” izango da aukeratutako gaia, eta oraingo zein etorkizunerako erronka gisa mantentzen da.

Udalek zenbait formula dituzte parte hartzeko. Mugikortasun jasangarria ospatzeko jarduerak antolatu ditzakete, garraiabide jasangarrien erabilera sustatzen duten neurri iraunkorren bidez edo “Autorik gabeko eguna" ospatuz, irailaren 22an -asteartea-, kale bat edo batzuk trafikoari itxiz eta oinezko, txirrindulari eta garraio publikoarentzat erreserbatuz.

Mugikortasunaren Europako Astea kanpaina bat da, helburutzat duena herritarrak sentsibilizatzea autoa hirian modu irrazionalean erabiltzeak dituen ondorioen inguruan, bai osasun publikoari dagokionez eta bai ingurumenari dagokionez; halaber, garraiabide jasangarriagoen erabilerak dituen onurez kontzientziatu nahi du, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinezko ibilbideak.
  

Malgutasun handiagoa 2020ko edizioan

Oraingo edizioari begira, malgutasun handiagoa planteatu da parte-hartzearen irizpideetarako, tokiko testuingurura egokitzeko. Parte hartu nahi duten udalerriek ez dute alderdi bat nahitaez aukeratu behar izango, zeren izen-ematea hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko konpromisoarekin egiten baita. Betebehar bakarra izango da jakinaraztea zer-nolako jarduerak (online edo fisikoak) antolatu ditzaketen. Mugikortasun jasangarria COVID-19aren garaian bermatzeko inplementatu diren neurriak eta horretara zuzendutako aldi baterako neurriak ere egokiak dira.

2019ko udalerri irabazlea

Beste alde batetik, jadanik argitaratu dira European Mobility Week 2019 Sarien irabazleak. Hala, Pontevedrako Concelloa izan da European Road Safety sarien lehenengo edizioaren irabazlea. Epaimahaiak aitortu ditu hiri-bideetako segurtasuna hobetzeko egindako ahaleginak, besteak beste honako neurri hauek azpimarratuz: inplementatutako politiken eraginkortasuna identifikatzeko monitoretza-sistema; abiadurak 10-39 km/h-ra mugatzea; eta ingurunea oinezkoentzat erakargarriago bihurtzen duten esparru publiko gehiago sortzea.

Mugikortasunaren Europako Astea 1999an sortu zen Europan, eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen sostengua izan du.


Kanpainarako izen-ematea hemen


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions