- Tokiko jasangarritasun
2020ko Mugikortasunaren Europako Astean izena emateko epea zabaldu da
Edizio honetan ere, Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde izango da aukeratutako gaia, eta oraingo zein etorkizunerako erronka gisa mantentzen da.
Udalek zenbait formula dituzte parte hartzeko. Mugikortasun jasangarria ospatzeko jarduerak antolatu ditzakete, garraiabide jasangarrien erabilera sustatzen duten neurri iraunkorren bidez edo Autorik gabeko eguna" ospatuz, irailaren 22an -asteartea-, kale bat edo batzuk trafikoari itxiz eta oinezko, txirrindulari eta garraio publikoarentzat erreserbatuz.Mugikortasunaren Europako Astea kanpaina bat da, helburutzat duena herritarrak sentsibilizatzea autoa hirian modu irrazionalean erabiltzeak dituen ondorioen inguruan, bai osasun publikoari dagokionez eta bai ingurumenari dagokionez; halaber, garraiabide jasangarriagoen erabilerak dituen onurez kontzientziatu nahi du, hala nola garraio publikoa, bizikleta eta oinezko ibilbideak.
Malgutasun handiagoa 2020ko edizioan
Oraingo edizioari begira, malgutasun handiagoa planteatu da parte-hartzearen irizpideetarako, tokiko testuingurura egokitzeko. Parte hartu nahi duten udalerriek ez dute alderdi bat nahitaez aukeratu behar izango, zeren izen-ematea hiri-mugikortasun jasangarria sustatzeko konpromisoarekin egiten baita. Betebehar bakarra izango da jakinaraztea zer-nolako jarduerak (online edo fisikoak) antolatu ditzaketen. Mugikortasun jasangarria COVID-19aren garaian bermatzeko inplementatu diren neurriak eta horretara zuzendutako aldi baterako neurriak ere egokiak dira.2019ko udalerri irabazlea
Beste alde batetik, jadanik argitaratu dira European Mobility Week 2019 Sarien irabazleak. Hala, Pontevedrako Concelloa izan da European Road Safety sarien lehenengo edizioaren irabazlea. Epaimahaiak aitortu ditu hiri-bideetako segurtasuna hobetzeko egindako ahaleginak, besteak beste honako neurri hauek azpimarratuz: inplementatutako politiken eraginkortasuna identifikatzeko monitoretza-sistema; abiadurak 10-39 km/h-ra mugatzea; eta ingurunea oinezkoentzat erakargarriago bihurtzen duten esparru publiko gehiago sortzea.
Mugikortasunaren Europako Astea 1999an sortu zen Europan, eta 2000. urtetik aurrera Europako Batzordearen sostengua izan du.
Iturria:Ihobe