Erosketa eta kontratazio berdea

Produktuen, obren eta zerbitzuen bizi-ziklo osoan zeharreko ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-alderdiak kontuan hartuta, zuzenean nahiz zeharka laguntzen du ekonomia-eraldaketan eta hainbat garapen jasangarrirako helburu lortzen.
Erakunde publikoak ez dira merkatuan erosketa- eta trakzio-ahalmena duten bakarrak. Enpresa-sektoreak ere gaitasun handia du ekonomia eraldatzeko eta kontsumo-ereduetan eragiteko, bai zuzenean, bai bere balio-katearen bidez.
Hala aitortzen du Europako Itun Berdeak, eta bere helburua da industria mobilizatzea ekonomia garbi eta zirkular baten alde. Hori guztia dela-eta, nahitaezkoa da konpromiso globala lortzea eta lan koordinatua egitea, erosketa eta kontratazio verdea, publiko nahiz pribatuaren erabilera estrategikoaren inpaktua maximizatzeko.
Erosketa publikoaren garrantzi estrategikoa Europar Batasunak lehiakortasuna indartzeko eta ekonomia deskarbonizatu eta zirkularrerako trantsizioa bizkortzeko bultzatutako ekimenetan ere islatzen da. Industria Itun Garbiak aitortzen du kontratazio publikoaren zeregina funtsezko tresna dela eskari egonkor bat sortzeko eta sektore pribatuaren berrikuntza sustatzeko ingurumen-portaera hobea duten produktu, obra eta zerbitzuetan
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programa
2021eko abenduan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko 2030erako Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa aurkeztu zuen, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarekin eta Ekonomia eta Ogasun Sailarekin batera, erakunde publiko eta pribatuen partaidetzarekin. Programa honen helburua da EAEko administrazio publikoek ingurumen-inpaktu handiena duten kontratazio eta erosketen % 75 2030erako irizpide jasangarrien arabera egitea.
2021-2025 Ekintza Planaren balantzeak berresten du erosketa publiko berdea sendotu egin dela Euskadin, ingurumen-, klima- eta industria-politikako egiturazko tresna gisa. Aldi horretan, nabarmentzekoa da erosketa publiko berdearen arau-ainguratzea, administrazio publikoan gaitasunak sortzea eta hura aplikatzea errazteko tresnak garatzea.
2025erako aurreikusitako ezarpen-helburuak lortu edo gainditu egin dira, zenbait eragileren mobilizazioan eta etekinen neurketan erronkak mantentzen diren bitartean. 2026-2030 zikloak ezarpen hori inpaktu egiaztagarri bihurtu behar du, eta ahaleginak bildu behar ditu ahalmen bultzatzaile handiena duten lizitazioetan eta eragileetan. Ihobe sozietate publikoak Idazkaritza Teknikoaz arduratzen jarraituko du, eta, besteak beste, atxikitako erakundeen lizitazioetan aholkularitza- eta laguntza-zerbitzuak, talde publikoarentzako tailer praktikoak eta euskal sektore pribatua prestatzeko eta erosketa publiko berdea lehiakortasun-elementu gisa aprobetxatzeko prestakuntza eskainiko ditu. Eskura dauden laguntza-zerbitzu guztiak erosketa publiko berderako zerbitzuen katalogoan jasota daude.
adunentzako prestakuntza, eta enpresa txiki eta ertainentzako laguntza, merkatu horretan lehiakortasuna indartu ahal izan dezaten.

Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2030erako Programak 5 jarduketa-eremu identifikatzen ditu:
- Erosketa eta kontratazio berdea sendotzea Euskadin politikak hedatzeko funtsezko tresna gisa, euskal sektore publikoaren esparru politikoan eta juridikoan duen zeregina indartzearen bidez.
- Erosketa eta kontratazio berde publiko zein pribatuaren aldeko konpromisoan aurrera egitea, sektore publiko osoaren parte-hartzea bultzatzearen bidez eta euskal enpresak sentsibilizatu zein mugiaraziz.
- Erosketa eta kontratazio berdea erakundeen barnean egituratzeko eta berrikuntzarako elementu bihurtzea, inplementazio sistemiko eta estrategikorako baliabideak emanez eta prozesuan parte hartzen duten langile guztietan profesionalizatuz.
- Merkatu egokia, kalitatezkoa eta prestatua izatea, harekin elkarrizketa eta lankidetza sustatuz, eta enpresa hornitzaileak prestatzea, bereziki enpresa txiki eta ertainak, kontratatzaileen ingurumen-eskaerei aurre egiteko.
- Erosketa eta kontratazio berdearen aurrerapenak, lorpenak eta onurak ikusaraztea, inplementazioa eta etekinak neurtuz, eta horiek komunikatuz eta sustatuz, barneko, Europako eta nazioarteko eremuan.


Programan sartzea

Programak izaera partizipatiboa eta irekia du, eta erosketa eta kontratazio publiko berdearekin konprometitu nahi duten euskal administrazio publiko guztiak borondatez atxikitzea sustatzen du.
Programan sartu eta parte hartzeko beharrezkoa da:
- Euskal sektore publikoaren barneko entitate bat izatea.
- Sartzeko akordioa entitateak sinatzea.
- Pertsona bat ezartzea, enpresa barruan erosketa eta kontratazio berdea zuzendu eta koordinatzeko.
Atxikitako erakundeak
Gaur egun, erakunde hauek bat egin dute erosketa eta kontratazio berdearen aldeko konpromiso berriarekin:
| Adunako Udala | Ayuntamiento de Aduna |
| Arabako Teknologi Parkea, S.A. | Parque Tecnológico de Álava, S.A. |
| ARARTEKO Euskadiko Herriaren Defendatzailea | ARARTEKO – Defensoría del Pueblo del País Vasco |
| AZPILUR EUSKADI, S.A.M.P.: Arabako Industrialdea, S.A., Arratiako Industrialdea, S.A., Beterri Kostako Industrialdea, S.A., Bidasoa Oarsoko Industrialdea, S.A., Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, S.A., Busturialdeko Industrialdea, S.A., Deba Bailarako Industrialdea, S.A., Goierri Beheko Industrialdea, S.A., Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A., SPRILUR, S.A., Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, S.A., Urdulizko Industrialdea eta Urolako Industrialdea. | AZPILUR EUSKADI, S.A.M.P.: Arabako Industrialdea, Arratiako Industrialdea, Beterri Kostako Industrialdea, Bidasoa Oarsoko Industrialdea, Bizkaia Sortaldeko Industrialdea, Busturialdeko Industrialdea, Deba Bailarako Industrialdea, Goierri Beheko Industrialdea, Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, SPRILUR, Tolosaldeko Apattaerreka Industria Lurra, Urdulizko Industrialdea y Urolako Industrialdea. |
| Barakaldoko Udala | Ayuntamiento de Barakaldo |
| Berangoko Udala | Ayuntamiento de Berango |
| Bidasoa LHII | CIFP Bidasoa LHII |
| Bilboko Udala: Aholkularitza Juridikoa; Alkatetza Kabinetea; Udaleko Kontuhartzailetza Nagusia; eta Gizarte Ekintza, Kultura eta Gobernantzaren, Garapen Ekonomiko, Merkataritza, Turismo eta Enplegu, Hezkuntza, Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza, 2030 Agenda eta Nazioarteko Gaietarako, Jaietako, Ogasun, Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioaren, Gazteria eta Kirola, Mugikortasun eta Jasangarritasun, Herri Lan eta Zerbitzuetako, Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publiko, Hiri Berroneratzeko, Osasuna eta Kontsumoa, Herritarren Segurtasun, Etxebizitza Sailak. | Ayuntamiento de Bilbao: Asesoría Jurídica; Gabinete de Alcaldía; Intervención General Municipal; y áreas de Acción Social, Cultura y Gobernanza, Desarrollo Económico, Comercio, Turismo y Empleo, Educación, Euskera, Atención y Participación Ciudadana, Agenda 2030 e Internacional, Fiestas, Hacienda, Igualdad, Convivencia, Cooperación e Inmigración, Juventud y Deporte, Movilidad y Sostenibilidad, Obras Públicas y Servicios, Planificación Urbana, Regeneración Urbana, Salud y Consumo, Seguridad, y Vivienda. |
| Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. | Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, S.A. |
| Donostiako Udala | Ayuntamiento de Donostia/San Sebastián |
| eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia | eLankidetza – Agencia Vasca de Cooperación y Solidaridad |
| Energiaren Euskal Erakundea | Ente Vasco de la Energía |
| Euskal Irrati Telebista Taldea: EI-ko, EITB-ko, EITBNET-eko, ETB-ko, RV-ko Zuzendaritzak, eta ETB-ko Programa eta Arte, Arlo Komertzialeko, Erosketa, Kiroletako, Albistegietako, Esplotazio eta Ingeniaritza, Ikerketa eta Audientzia, Produkzio, Programazio, Promozio eta Irudi, Baliabide Orokorretako, Giza Baliabide, Zerbitzu Juridiko eta Kontratazio, Platoen Zerbitzu eta Eszenografia, Sistema eta Ekonomi eta Finantza Sailak. | Grupo Euskal Irrati Telebista: direcciones de EI, EITB, EITBNET, ETB y RV, y departamentos de programas, comercial, compras, deportes, informativos, ingeniería y explotación, investigación y audiencias, producción, programación, promoción e imagen, recursos generales, recursos humanos, servicios jurídicos y contratación, servicios y escenografía, sistemas y económico-financiero. |
| Euskal Partzuergo Zientifiko-Teknologikoa: BRTA. | Consorcio Científico-Tecnológico Vasco: BRTA. |
| Euskal Trenbide Sarea | Euskal Trenbide Sarea |
| Euskalduna Jauregia - Palacio Euskalduna, S.A. | Euskalduna Jauregia – Palacio Euskalduna, S.A. |
| Eusko Jaurlaritza: Uraren Euskal Agentzia; Lehendakaritza; Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza, Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa, Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza, Kultura eta Hizkuntza Politika, Ekonomia, Lana eta Enplegua, Hezkuntza, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua, Ogasun eta Finantzak, Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, Mugikortasun Jasangarria, Osasuna, Segurtasuna, Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa eta Etxebizitza eta Hiri Agenda Departamentuak. | Gobierno Vasco: Agencia Vasca del Agua; Lehendakaritza; y departamentos de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca, Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Ciencia, Universidades e Innovación, Cultura y Política Lingüística, Economía, Trabajo y Empleo, Educación, Gobernanza, Administración Digital y Autogobierno, Hacienda y Finanzas, Industria, Transición Energética y Sostenibilidad, Movilidad Sostenible, Salud, Seguridad, Turismo, Comercio y Consumo y Vivienda y Agenda Urbana. |
| Finantzen Euskal Institutua | Instituto Vasco de Finanzas |
| Getxoko Udala | Ayuntamiento de Getxo |
| Gipuzkoako Foru Aldundia: Diputatu Nagusiaren Alorra, Zainketa eta Gizarte Politiketako, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol, Lurralde Oreka Berdeko, Gobernantza, Ogasun eta Finantza, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako eta Jasangarritasun Departamentuak. | Diputación Foral de Gipuzkoa: Área de la Diputada General y departamentos de Cuidados y Políticas Sociales, Cultura, Cooperación, Juventud y Deportes, Equilibrio Territorial Verde, Gobernanza, Hacienda y Finanzas, Infraestructuras Viarias y Estrategia Territorial, Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Promoción Económica y Proyectos Estratégicos y Sostenibilidad. |
| Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkea, S.A. | Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa, S.A. |
| Gorbeialdeko Kuadrilla | Cuadrilla de Gorbeialdea |
| IHOBE, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa | Sociedad Pública de Gestión Ambiental, Ihobe, S.A. |
| Ingurugiro Gaietarako Ikastegia | Centro de Estudios Ambientales |
| ITELAZPI, S.A. | ITELAZPI, S.A. |
| Legazpiko Udala | Ayuntamiento de Legazpi |
| Mutualia | Mutualia |
| Nazioartekotzeko Euskal Agentzia | Agencia Vasca de Internacionalización-Basque Trade and Investment, S.A. |
| Nerbioi-Ibaizabal Zerbitzu Mankomunitatea | Mancomunidad de Servicios Nerbioi-Ibaizabal |
| OSAKIDETZA - Euskal Osasun Zerbitzua*: Santa Marina Ospitalea, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua, ESI Barrualde-Galdakao, ESI Bilbao-Basurto eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea. | Osakidetza – Servicio Vasco de Salud*: Hospital Santa Marina, OSI Goierri-Alto Urola, OSI Tolosaldea, OSI Barrualde-Galdakao, OSI Bilbao-Basurto y Red de Salud Mental de Bizkaia. |
| SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia | SPRI-Agencia Vasca de Desarrollo Empresarial |
| Taller Usoa Lantegia, S.A.U. | Taller Usoa Lantegia, S.A.U. |
| Ugao-Miraballesko Udala | Ayuntamiento de Ugao-Miraballes |
| UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea: EHUko Arabako Campusa, Bizkaiko Campusa eta Gipuzkoako Campusa; Koordinazioa; Gerentzia; UPV/EHUko Administrazio Kontratazioko Zerbitzua; Gerenteordetzak eta Errektoreordetzak. | UPV/EHU – Universidad del País Vasco: campus de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa; Coordinación; Gerencia; Servicio de Contratación Administrativa; vicegerencias y vicerrectorados. |
| VISESA - Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.: Zuzendaritza Nagusia eta Bezeroarentzako Arreta, Pertsonen eta Zerbitzu Orokorren, Prozesu eta Sistema, Ekonomia eta Finantza, Juridiko eta Tekniko Sailak. | VISESA – Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A.: Dirección General y departamentos de Atención al Cliente, Personas y Servicios Generales, Procesos y Sistemas, Económico-Financiero, Jurídico y Técnico. |
Euskadi, arrakasta istorio bat
Duela bi hamarkada baino gehiago, mundu osoko herrialdeek onartu zuten ingurumenaren degradazioaren eta injustizia sozialaren arrazoi nagusietako bat ekoizpen- eta kontsumo-eredu jasanezinak zirela. Orduz geroztik, Euskadi, Europako beste lurralde batzuen artean, garapen ekonomiko eta sozialeko eredu jasangarrietarako trantsizioaren buruan egon da. Harrezkero, erosketa eta kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak txertatzeko konpromisoa hartu du, modu sendo eta egonkorrean, eta plangintza estrategikoaren maila guztietan.
2002an, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak helburu gisa ezarri zuen erosketa publikoa irizpide ekologikoekin sustatzea, eta Ihobe, helburu horrekin, baliabideak eta tresnak lantzen hasi zen. Ondoren, helburu hori jarduera-ildo gisa sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen-Esparru Programetan, 2011n Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdeko lehen programa onartu zen arte. Programa horrek ingurumen-helburu argiak ezarri zituen, eta irizpide iraunkor berriak zehaztu zituen.
2016an, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen bigarren Programa onartu zen (2016-2020), euskal administrazio publikoen erosketa- eta kontratazio-prozesuetan ingurumen-irizpideak txertatzen jarraitzeko. Gaur egun, hirugarren programak, 2021ean onartu eta 2030era arte indarrean egongo denak, erakunde publiko eta pribatuetara zabaltzen du konpromiso hori. 2021-2025 eta 2026-2030 ekintza-planen bidez, Programak lortu du, 2025. urtearen amaieran, atxikitako 89 erakunde sustatzailek ingurumen-irizpideak integratzea Historia osoa "Erosketa eta kontratazio publiko berdea Euskadin 2005-2020. Istorio arrakastatsua "
Historia horrek gaur egun arte jarraitzen du, egungo Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen 2021-2025 aldiko ebaluazio-txostenaren bidez.
Mundu mailan saritua

2021eko urtarrilean, Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programak Erosketa Jasangarrietako Lidergoaren Sarien golardo handienetako bat jaso zuen, Estatu Batuetako Erosketa Jasangarriko Lidergo Kontseiluak (Sustainable Purchasing Leadership Council-SPLC) emana. Euskadi onena izan zen Administrazio Publikoaren kategorian, erakunde horren arabera, eta beste arlo batzuetan Yaleko Unibertsitatearen, Munduko Bankuaren edo Hilton hotel-katearen lana saritu zen.
Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2020rako Programa 2016an onartu zen, euskal Administrazio Publiko osoa sustatzearren, erosketarako eta kontrataziorako prozesuetan ingurumen-irizpideak txerta zitzan. Orain arte, 38 erakunde publiko izan ditu barnean, eta berde bilakatu ditu haien erosketen % 46.
Sustainable Purchasing Leadership Council (SPLC) irabazi-asmorik gabeko erakunde estatubatuarra da, etorkizun jasangarrirako trantsizioa bizkortzen duten erosketen lidergoa babestu eta aitortzea helburu duena. 180 kide biltzen ditu, 300.000 mila milioi dolar baino gehiagoko erosketa ahalmena dutenak.
Produktu eta Zerbitzuen ingurumen-irizpideak
Atal honetan erakusten dira Europako Batzordearentzat lehentasuna duten produktu eta zerbitzuen kategoriak; horrekin batera, kategoria bakoitzari aplikatzen zaizkion erosketa publiko berdeko irizpideak ere erakusten dira.
Kategoria bakoitzak hiru betekizun maila ditu, kasu bakoitzaren zirkunstantzia konkretuen arabera aukeratu beharrekoak.
Produkturen eta zerbitzuren kategoria bakoitzean, zehaztutako irizpideak aurrez adostu dituzte Ihobe sozietate publikoak, "Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programa 2030" idazkaritza teknikoak eta sektore bakoitzeko enpresa hornitzaileek.
Zerrenda honetako edozein ingurumen-betekizun kontratazio publikoaren pleguetan sartu baino lehen, gomendatzen dizugu jarraibide hauek kontuan hartzea:
- Erosketa jakin bat erosketa publiko berdetzat hartu dadin, ez da aski legedia zorroztasunez betetzea.
- Ingurumen-klausulak kontratuaren helburuarekin lotuta egongo dira beti.
- Arreta berezia zuzendu behar nahitaez bete behar diren ingurumen-klausuletara.
- Halaber, beharrezkoa da ingurumen-klausula horiek aldez aurretik baloratzea, erosketari dagokion merkatuan benetan eraginkorrak ote diren egiaztatzeko.
- Irizpide objektibo eta kuantifikagarriak txertatu behar dira prozesu horretan.
Aholkularitza eskatu
Ihobe sozietate publikoak gai honi buruzko aholkularitza-zerbitzu bat eskaintzen die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei; zerbitzu horren bidez azaltzen die nola sartu behar diren ingurumen-klausulak lizitazioetan eta nola egiten den, geroago, aurkeztutako eskaintzen balorazioa.
Banaka eta modu pertsonalizatuan egiten da, administrazio eskatzailearen eskari eta exijentziei erantzunez.
Zerbitzu hau eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali behar da helbide honetara: compra.verde@ihobe.eus
Aholkularitzak honako hau eskaintzen du:
- Ingurumen-klausulak pleguetan edo zuzeneko erosketa-prozesuan sartzeko proposamena.
- Ingurumen-klausulak dituzten pleguen azterketa, ikuspegi tekniko eta legaletik.
- Balorazio-prozesuan sortzen diren zalantzak argitzea.
- Lizitazio-prozesuan sortzen diren zalantzak edo galderak argitzea (produktuen etiketatzea, bizi-zikloaren kostuak kontuan hartzea…).


