Skip to main content
2026ko apirilaren 1a

ECO Friendly garbiketa, Riveraren garbiketa jasangarria

ZERBITZUAREN EZAUGARRI JASANGARRIAK

Behean, “ECO Friendly garbiketa” zerbitzuak betetzen dituen eta Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko aukera eman dioten ezaugarrietako batzuk azaltzen dira:
  • Garbiketan erabilitako produktu guztiek Europar Batasunaren etiketa ekologikoa dute; beraz, ahalik eta gehien minimizatzen da produktu horien erabilerak ingurumenean duen inpaktua.
  • Garbiketaz arduratzen diren langileek prestakuntza jaso dute, eta garbiketa-produktuen dosifikazio egokiari buruzko informazioa dute.
  • Garbiketa-produktuen % 100 formatu kontzentratuan aurkezten dira.
  • Erabiltzen diren ehungintza-produktuak % 100 mikrozuntzezkoak dira.
  • Riverak hondakin-mota jakin batzuk bereizteko eta behar bezala kudeatzeko sistema bat du.
  • Paperezko produktu guztiek Europar Batasunaren etiketa ekologikoa dute.
  • Eskainitako zerbitzua estaltzen duten ingurumen-kudeaketako sistema bat (ISO 14001) eta kalitatea kudeatzeko sistema bat (ISO 9001) ditu.
  • Enpresak garraio-plan bat du, erregai-kontsumoak kontrolatzen dituena eta murrizketa-helburuak proposatzen dituena.
  • Erabiltzen diren arropa-garbigailuak A+++ motakoak dira, eta uraren erabilerarako efizientzia-eskakizunak betetzen dituzte.
  • Produktu kimikoen % 85 murriztea eta erabilitako garbiketa-produktuen osasunerako kaltegarriak diren elementu guztiak kentzea.
  • Prestakuntza-protokoloak eta -planak lantzea, eguneroko lanean jarrera ekoarduratsua ahalbidetzeko Informazio Ez Finantzarioaren Egoeraren txostena hobetzeari begira; eta aholkularitza eskaintzea eta hobekuntza-proposamenak egitea bezeroarentzat eta bere interes-taldeentzat funtsezkoak diren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren adierazleei dagokienez.

Oinarrizko datuak

Limpiezas Riveraren ECO Friendly zerbitzua jasangarritasunarekin konprometituta jarduteko eta lan egiteko modu bat da.

Zerbitzuak, ingurumena errespetatzeaz gain, pertsona guztientzako bizimodu osasungarria ahalbidetu nahi du. Bi kontzeptu hor
Aurreko atalean adierazitako ezaugarriei eta Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko beharrezkoak diren beste batzuei esker, ingurumen-onura hauek lortzen dira:
  • Riverak ECO Friendly garbiketaren bidez eskainitako garbiketa-zerbitzuek –Europako Etiket
True
False

EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOA


Europako Etiketa Ekologikoa ingurumena errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak sustatzeko borondatezko tresna da.

Normalean produktuetan ikusten dugu ingurumen-etiketa horren log

FRANCISCO JAVIER RIVERA HERNÁNDEZ
Zuzendari nagusia
94 439 30 03
jrivera@limpiezasrivera.com

Agian hau ere interesatzen zaizu

2021eko urtarrilaren 20a
LURDEIA, TURISMO-OSTATU JASANGARRIA
2020ko abuztuaren 27a
ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa
2020ko apirilaren 24a
ZERO plastiko Bilboko Euskalduna Jauregiko catering- eta jatetxe-zerbitzuetan
2019ko azaroaren 4a
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edariak eta janaurrekoak saltzeko makinen zerbitzua ematea ingurumena zainduz