Skip to main content
2026ko apirilaren 24a

ZERO plastiko Bilboko Euskalduna Jauregiko catering- eta jatetxe-zerbitzuetan

Aukera, erronka eta kudeaketa partekatua

«ZERO plastiko» ekimena Euskalduna Jauregiaren ingurumen-apustuaren barnean ekiteko aukera bat identifikatu ondoren sortu da: Euskalduna Jauregian egindako ekitaldien kopurua kontuan hartuta, plastikoen kontsumoa gutxitzea, ingurumenaren ikuspegitik, berrikuntzarako eta erakundeak bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko aukera zela hauteman zen.

Catering-zerbitzu globala kontuan hartua, baita gainerako jatetxe-zerbitzuak ere, Euskalduna Jauregiak plastikoa duten elementu guztiak kendu eta ordeztea erabaki zuen.

Premisa horrekin, zuzendaritza-taldeak lantalde bat sortu zuen jatetxe-enpresa emakidadunekin –Gumil Hosteleros SL eta ENEKO Bilbao–, jardunbide argiak ezarri, eta ingurumena errespetatzen duten elementuekin ordeztu beharreko elementuak zehaztearren.

Hala, sentisibilizazio partekatuan oinarrituta, elementu hauek ordeztea erabaki zen:

  • Ur-botilak.
  • Pikniketarako plastikozko poltsak.
  • PET botila guztiak –edari gasdunenak, esne-brikak, etab.–.
  • Dosi bakarreko plastikoak.
  • Erabili eta botatzeko plastikozko plater-osagaiak.
  • Kontsumorako plastikozko elementuak (lastoak, eskuilak, eramateko edalontziak).
  • Plastikozko autozerbitzu-erretiluak eta mahai-tresnak.
  • ·           Ur-puntu autonomoak, botila handi eta plastikozko edalontziak dituztenak.

Esku-hartze zehatza, erosketa eta kontratazio berdearen arabera

Aipatutako plastikozko elementuen ordez ingurumenaren ikuspegitik alternatiba hobeak direnak erabiliko dira. Esaterako, hauek:

  • Beira.
  • Zura, banbua, arto-almidoia, azukre-kanabera, palmondo-hostoa, papera edota kraft kartoia; batzuetan PLA konpostagarriarekin (azido polilaktikoa), polimero biodegradagarria eta itxuran plastikoaren oso antzekoa.

Gainera, 0 km-ko ur iragaziko iturri bat instalatu da kafetegi nagusian.

Eta erosketa berdea erabilita hori guztia lortzeko bitarteko gisa.

EKARPEN NAGUSIA: Catering-zerbitzuen plastikozko elementuen ordez ingurumena errespetatzen duten elementuak erabiltzea, eta, aldi berean, plastikoen erabilera eta plastiko-hondakinen sorrera murriztea.

Oinarrizko datuak

Social

Harremanetarako pertsona

  • Izena: Maite Beristain, Euskalduna Jauregiko Sail Teknikoa
  • Telefonoa: 944 035 000
  • Helbide elektronikoa: mberistain@euskalduna.eus<

Nabarmen gutxitu da plastikoen erabilera, eta horri loturiko hondakin kopurua.

«ZERO plastiko» ekimenaren ingurumen-inpaktu positiboa argia eta zuzenekoa da: z

0

Euskalduna Jauregiko eta enpresa emakidadunetako langileak, bezeroak eta Euskalduna jauregiaren erabiltzaileak.

Euskalduna Jauregia SA Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publiko bat da.

Jasangarritasunarekin konprometitua dagoen erakunde bat da, gaiarekin sentsibilizatuta dagoen zuzendari


Euskalduna Jauregia S.A es una empresa pública de la Diputación Foral de Bizkaia.

Se trata de una entidad comprometida con la sostenibilidad, desde el liderazgo de un cu

Media
Servicios de alimentación y vending
Servicios
ODS 12: Producción y consumo responsables

Agian hau ere interesatzen zaizu

2022ko apirilaren 1a
ECO Friendly garbiketa, Riveraren garbiketa jasangarria
2021eko urtarrilaren 20a
LURDEIA, TURISMO-OSTATU JASANGARRIA
2020ko abuztuaren 27a
ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa
2019ko azaroaren 4a
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edariak eta janaurrekoak saltzeko makinen zerbitzua ematea ingurumena zainduz