ZERO plastiko Bilboko Euskalduna Jauregiko catering- eta jatetxe-zerbitzuetan
Good environmental practice available in: EU
Aukera, erronka eta kudeaketa partekatua
«ZERO plastiko» ekimena Euskalduna Jauregiaren ingurumen-apustuaren barnean ekiteko aukera bat identifikatu ondoren sortu da: Euskalduna Jauregian egindako ekitaldien kopurua kontuan hartuta, plastikoen kontsumoa gutxitzea, ingurumenaren ikuspegitik, berrikuntzarako eta erakundeak bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko aukera zela hauteman zen.
Catering-zerbitzu globala kontuan hartua, baita gainerako jatetxe-zerbitzuak ere, Euskalduna Jauregiak plastikoa duten elementu guztiak kendu eta ordeztea erabaki zuen.
Premisa horrekin, zuzendaritza-taldeak lantalde bat sortu zuen jatetxe-enpresa emakidadunekin Gumil Hosteleros SL eta ENEKO Bilbao, jardunbide argiak ezarri, eta ingurumena errespetatzen duten elementuekin ordeztu beharreko elementuak zehaztearren.
Hala, sentisibilizazio partekatuan oinarrituta, elementu hauek ordeztea erabaki zen:
- Ur-botilak.
- Pikniketarako plastikozko poltsak.
- PET botila guztiak edari gasdunenak, esne-brikak, etab..
- Dosi bakarreko plastikoak.
- Erabili eta botatzeko plastikozko plater-osagaiak.
- Kontsumorako plastikozko elementuak (lastoak, eskuilak, eramateko edalontziak).
- Plastikozko autozerbitzu-erretiluak eta mahai-tresnak.
- · Ur-puntu autonomoak, botila handi eta plastikozko edalontziak dituztenak.
Esku-hartze zehatza, erosketa eta kontratazio berdearen arabera
Aipatutako plastikozko elementuen ordez ingurumenaren ikuspegitik alternatiba hobeak direnak erabiliko dira. Esaterako, hauek:
- Beira.
- Zura, banbua, arto-almidoia, azukre-kanabera, palmondo-hostoa, papera edota kraft kartoia; batzuetan PLA konpostagarriarekin (azido polilaktikoa), polimero biodegradagarria eta itxuran plastikoaren oso antzekoa.
Gainera, 0 km-ko ur iragaziko iturri bat instalatu da kafetegi nagusian.
Eta erosketa berdea erabilita hori guztia lortzeko bitarteko gisa.
EKARPEN NAGUSIA: Catering-zerbitzuen plastikozko elementuen ordez ingurumena errespetatzen duten elementuak erabiltzea, eta, aldi berean, plastikoen erabilera eta plastiko-hondakinen sorrera murriztea.
Harremanetarako pertsona
- Izena: Maite Beristain, Euskalduna Jauregiko Sail Teknikoa
- Telefonoa: 944 035 000
- Helbide elektronikoa: mberistain@euskalduna.eus<
Nabarmen gutxitu da plastikoen erabilera, eta horri loturiko hondakin kopurua.
«ZERO plastiko» ekimenaren ingurumen-inpaktu positiboa argia eta zuzenekoa da: z
Euskalduna Jauregiko eta enpresa emakidadunetako langileak, bezeroak eta Euskalduna jauregiaren erabiltzaileak.
Euskalduna Jauregia SA Bizkaiko Foru Aldundiaren enpresa publiko bat da.
Jasangarritasunarekin konprometitua dagoen erakunde bat da, gaiarekin sentsibilizatuta dagoen zuzendari
Euskalduna Jauregia S.A es una empresa pública de la Diputación Foral de Bizkaia.
Se trata de una entidad comprometida con la sostenibilidad, desde el liderazgo de un cu