Skip to main content
2026ko urtarrilaren 20a

LURDEIA, TURISMO-OSTATU JASANGARRIA

EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOAREN ESKAKIZUNAK

EUROPAKO BATZORDEAREN 2017ko urtarrilaren 25eko 2017/175 (EB) ERABAKIAn daude araututa ostatu turistikoek Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko bete beharreko irizpideak. Erabaki horri jarraikiz, ostatuak honako baldintza hauek bete behar ditu Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko:

  • Ingurumen-alorreko legedia betetzea, bai eta dagokion sektoreko eta lan-esparruko legedia ere.
  • Zenbait arlotan (kudeaketa orokorra, energia, ura, hondakinak eta hondakin-urak eta beste zenbait irizpide, hala nola garraio jasangarria) xedatutako nahitaezko 22 irizpideak betetzea
  • eta gutxieneko puntuazio bat lortzea hautazko irizpide multzo batean; horiek aldatu egiten dira ostatuak eskaintzen dituen zerbitzuen arabera.

LURDEIAk, ingurumena zaintzea eta klima-aldaketa prebenitzea oso garrantzitsuak direla kontuan hartuta, Europako Etiketa Ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, ostatu turistiko jasangarri izatea ziurtatzeko. Horretarako, ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri zuen, eta jardueraren ingurumen-kudeaketa eta -portaera kontrolatu eta hobetu ahal izan zuen.

Behin irizpide bakoitza justifikatzeko dokumentazioa prestatuta, irizpideak betetzen diren aztertzeaz arduratzen den organoaren bisita jaso zuten ostatuan bertan. Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak, organo eskuduna izaki, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa eman zion.

Gainera, aipatu behar da, Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko prozesua gauzatzeaz gain, Energia Efizientziaren Ziurtagiria ere lortu zuela LURDEIAk, gehieneko kalifikazio energetikoarekin (A) lortu ere.

Oinarrizko datuak

HISTORIA

Josu, Alberto, Tomas, Rober eta Iñaki familia-eredu berezi bateko kideak dira; kezka berak dituzte, eta nekazaritzarekiko maitasunak

Adibide mota

Handia


 

LURDEIA Europako Etiketa Ekologikoa lortzeaz gain, sari eta aintzatespen ugari ere lortu ditu, eta horrek erakusten du begirunea anbi dela

0

Europako Etiketa Ekologikoa lortzeaz gainera, LURDEIAk beste hainbat sari eta aitorpen jaso ditu; horrek guztiak agerian uzten du ingurumena zaintzea eta kalitatezko

Alberto Aguirrebeitia Etxebarria

Lurkoi SATeko bazkidea

666 477 665

lurdeia@lurdeia.com

Ekonomikoa

Agian hau ere interesatzen zaizu

2022ko apirilaren 1a
ECO Friendly garbiketa, Riveraren garbiketa jasangarria
2020ko abuztuaren 27a
ITELAZPIren erosketa txiki berdeen sistematizazioa: gida bat tresna gisa
2020ko apirilaren 24a
ZERO plastiko Bilboko Euskalduna Jauregiko catering- eta jatetxe-zerbitzuetan
2019ko azaroaren 4a
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edariak eta janaurrekoak saltzeko makinen zerbitzua ematea ingurumena zainduz