LURDEIA, TURISMO-OSTATU JASANGARRIA
Good environmental practice available in: EU
EUROPAKO ETIKETA EKOLOGIKOAREN ESKAKIZUNAK
EUROPAKO BATZORDEAREN 2017ko urtarrilaren 25eko 2017/175 (EB) ERABAKIAn daude araututa ostatu turistikoek Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko bete beharreko irizpideak. Erabaki horri jarraikiz, ostatuak honako baldintza hauek bete behar ditu Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko:
- Ingurumen-alorreko legedia betetzea, bai eta dagokion sektoreko eta lan-esparruko legedia ere.
- Zenbait arlotan (kudeaketa orokorra, energia, ura, hondakinak eta hondakin-urak eta beste zenbait irizpide, hala nola garraio jasangarria) xedatutako nahitaezko 22 irizpideak betetzea
- eta gutxieneko puntuazio bat lortzea hautazko irizpide multzo batean; horiek aldatu egiten dira ostatuak eskaintzen dituen zerbitzuen arabera.
LURDEIAk, ingurumena zaintzea eta klima-aldaketa prebenitzea oso garrantzitsuak direla kontuan hartuta, Europako Etiketa Ekologikoaren aldeko apustua egin zuen, ostatu turistiko jasangarri izatea ziurtatzeko. Horretarako, ingurumen-kudeaketako sistema bat ezarri zuen, eta jardueraren ingurumen-kudeaketa eta -portaera kontrolatu eta hobetu ahal izan zuen.
Behin irizpide bakoitza justifikatzeko dokumentazioa prestatuta, irizpideak betetzen diren aztertzeaz arduratzen den organoaren bisita jaso zuten ostatuan bertan. Horren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak, organo eskuduna izaki, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa eman zion.
Gainera, aipatu behar da, Europako Etiketa Ekologikoa lortzeko prozesua gauzatzeaz gain, Energia Efizientziaren Ziurtagiria ere lortu zuela LURDEIAk, gehieneko kalifikazio energetikoarekin (A) lortu ere.
HISTORIA
Josu, Alberto, Tomas, Rober eta Iñaki familia-eredu berezi bateko kideak dira; kezka berak dituzte, eta nekazaritzarekiko maitasunak
Adibide mota
Handia
LURDEIA Europako Etiketa Ekologikoa lortzeaz gain, sari eta aintzatespen ugari ere lortu ditu, eta horrek erakusten du begirunea anbi dela
0
Europako Etiketa Ekologikoa lortzeaz gainera, LURDEIAk beste hainbat sari eta aitorpen jaso ditu; horrek guztiak agerian uzten du ingurumena zaintzea eta kalitatezko
Alberto Aguirrebeitia Etxebarria
Lurkoi SATeko bazkidea
666 477 665
lurdeia@lurdeia.com
Ekonomikoa