Skip to main content
09 mar 2023
  • Local public action

“Toki administrazioan klima-aldaketan eta energia-trantsizioan aritzeko gazte enplegua” programaren hurrengo prestakuntza-saioak

“Toki administrazioan klima-aldaketan eta energia-trantsizioan aritzeko gazte enplegua” programaren hurrengo prestakuntza-saioak

Administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalen programaren esparruan, Udalsarea 2030ek, Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo fundazioak klimaren aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko prestakuntza-programa berria jarri dute abian, gazteak trebatzeko eta euskal udalerriek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izateko. Lau erakundeen arteko lankidetzari esker, klima-aldaketan eta energia-trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte kontratatu dira urtebetez.


Martxoaren 2an egindako lehen hasiera-saioaren ondoren, prestakuntzak bere ibilbidea eta ezarritako egutegia jarraitzen ditu. Guztira, 24 erakundek parte hartzen dute programan (18 udal eta eskualde mailako 6 erakunde). 57 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan banatuta, egunean 3 ordu gehienez. Programa datorren maiatzean amaituko da.


Aurreko saioetan, Euskadiko udalerriek klimaren eta energiaren arloan duten egoeraren diagnostikoaren emaitzak aurkeztu dira. Diagnostiko hori Urban Klima 2050 proiektuaren barruan egin da, hau da, Ihobe buru den Euskadiko klimaren aldeko ekintzako proiektu nagusiaren barruan.


Saioak era telematikoan ari dira egiten, ezarritako egutegiaren arabera. Prestakuntza hiru modulutan banatuta dago: 1. Modulua, Testuinguru orokorra; 2. Modulua, Esparru politikoa eta arauzkoa; eta 3. Modulua, Klimari eta Energiari buruzko Tokiko Planak. Lehenengo modulua martxoaren 2an izan zen, eta saio bakarrean egin zen. Bigarren modulua martxoaren 6an eta 9an egin zen, eta, azkenik, Klimari eta Energiari buruzko Tokiko Planak modulua martxoaren 10etik maiatzaren 4ra egingo da, 16 saiotan.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions