- Sostenibilidad local
Toki administrazioan klima-aldaketan eta energia-trantsizioan aritzeko gazte enplegua programaren hurrengo prestakuntza-saioak
Administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionalen programaren esparruan, Udalsarea 2030ek, Ihobek, EEEk, Lanbidek eta Novia Salcedo fundazioak klimaren aldaketari eta energia-trantsizioari buruzko prestakuntza-programa berria jarri dute abian, gazteak trebatzeko eta euskal udalerriek energia-trantsizioari eta klima-aldaketari lotutako erronkei aurre egin ahal izateko. Lau erakundeen arteko lankidetzari esker, klima-aldaketan eta energia-trantsizioan espezializatutako 30 bat gazte kontratatu dira urtebetez.
Martxoaren 2an egindako lehen hasiera-saioaren ondoren, prestakuntzak bere ibilbidea eta ezarritako egutegia jarraitzen ditu. Guztira, 24 erakundek parte hartzen dute programan (18 udal eta eskualde mailako 6 erakunde). 57 orduko iraupena izango du, astean hiru egunetan banatuta, egunean 3 ordu gehienez. Programa datorren maiatzean amaituko da.
Aurreko saioetan, Euskadiko udalerriek klimaren eta energiaren arloan duten egoeraren diagnostikoaren emaitzak aurkeztu dira. Diagnostiko hori Urban Klima 2050 proiektuaren barruan egin da, hau da, Ihobe buru den Euskadiko klimaren aldeko ekintzako proiektu nagusiaren barruan.
Fuente: Ihobe