17
dec
2021
- Environmental planning
- Ecodesign
Eskuragarri dago Ihoberen urteko egutegi tradizionala, Euskadiko Itun Berdean oinarritua
2022ko egutegi korporatiboak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate guztien mezuak biltzen ditu
2022ko egutegiak Europako Itun Berdearen espiritua jasotzen du, krisitik ateratzen laguntzeko eta garapen inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortzeko mekanismo den heinean. Euskadik bat egin du aliantza handi horrekin Euskadiko Itun Berdea ibilbide-orriaren bidez.Honako gai hauek lantzen dira, besteak beste, hilabete bakoitzeko ilustrazioekin: lurraldearen jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, enpresa txiki eta ertainei laguntzea, klima-aldaketa, emisioen murrizketa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, elikadura osasungarria eta aztarna ekologikoa.
Nola lortu egutegia
Egutegiak eskuragarri egongo dira bai mahai gaineko formatuan, bai hormako formatuan, eta, ohikoa denez, doan eskuratu ahal izango dira Ihoberen Facebookeko, Twitterreko, LinkedIneko eta Instagrameko kanalen bitartez.
Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareko ingurumen-zentroetan ere egongo dira aleak; hain zuzen ere, Urdaibain eta Meatzaldea-Peñas Negrasen (Bizkaia), eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).
Gainera, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean, Itun Berdea-Basque Green Deal Gunea izeneko foroan banatuko dira. Foroa euskal hiriburuetatik igaroko da, Europako itun berde horren espiritua zabaltzeko, eta egun horietan Gasteizen izango da; zehazki, autobus-geltokian (Euskaltzaindia plaza). Beraz, ale bat eskuratu ahalko dute Euskadiko Itun Berdeari buruzko foroa eta erakusketa ikustera hurbiltzen diren pertsona guztiek.
Source: Ihobe