Skip to main content
2026ko abenduaren 17a
  • Ingurumen-plangintza
  • Ekodiseinua

Eskuragarri dago Ihoberen urteko egutegi tradizionala, Euskadiko Itun Berdean oinarritua

Eskuragarri dago Ihoberen urteko egutegi tradizionala, Euskadiko Itun Berdean oinarritua

2022ko egutegi korporatiboak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako sozietate guztien mezuak biltzen ditu

2022ko egutegiak Europako Itun Berdearen espiritua jasotzen du, krisitik ateratzen laguntzeko eta garapen inklusiboagoa eta jasangarriagoa lortzeko mekanismo den heinean. Euskadik bat egin du aliantza handi horrekin Euskadiko Itun Berdea ibilbide-orriaren bidez.

Honako gai hauek lantzen dira, besteak beste, hilabete bakoitzeko ilustrazioekin: lurraldearen jasangarritasuna, ekonomia zirkularra, enpresa txiki eta ertainei laguntzea, klima-aldaketa, emisioen murrizketa, energia berriztagarriak, mugikortasuna, elikadura osasungarria eta aztarna ekologikoa.

Nola lortu egutegia



Egutegiak eskuragarri egongo dira bai mahai gaineko formatuan, bai hormako formatuan, eta, ohikoa denez, doan eskuratu ahal izango dira Ihoberen Facebookeko, Twitterreko, LinkedIneko eta Instagrameko kanalen bitartez.

Eusko Jaurlaritzaren Ekoetxea sareko ingurumen-zentroetan ere egongo dira aleak; hain zuzen ere, Urdaibain eta Meatzaldea-Peñas Negrasen (Bizkaia), eta Txingudin eta Azpeitian (Gipuzkoa).

Gainera, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra bitartean, Itun Berdea-Basque Green Deal Gunea izeneko foroan banatuko dira. Foroa euskal hiriburuetatik igaroko da, Europako itun berde horren espiritua zabaltzeko, eta egun horietan Gasteizen izango da; zehazki, autobus-geltokian (Euskaltzaindia plaza). Beraz, ale bat eskuratu ahalko dute Euskadiko Itun Berdeari buruzko foroa eta erakusketa ikustera hurbiltzen diren pertsona guztiek.

Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 23a
  • Ekodiseinua
Ihobek eta EHUk ekonomia zirkularrera bideratutako ekodiseinuko prestakuntza berria bultzatzen dute
2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera