Skip to main content
25 may 2023
  • Local public action

15 erakundek Erosketa eta Kontratazio Berdean aurrera pausoak emateko ibilbidea definitu dute

15 erakundek Erosketa eta Kontratazio Berdean aurrera pausoak emateko ibilbidea definitu dute

Udalsarea 2030en Kontratazio Publiko Berdeko Taldean parte hartzen duten hamabost erakundeek arlo horretan aurrera egiteko aukera emango dien ibilbide orria definitu dute. Ebaluaziorako eta jarraipenerako 11. Programaren testuinguruan burutu den hirugarren lan saioaren helburua tokiko erakundeek erosketa eta kontratazio berdea sustatzeko dituzten zailtasun nagusiak identifikatzea eta horiei aurre egiteko baliabide eta tresnak partekatzea izan da.


Erosketa eta kontratazio berdea modu mailakatuan gauzatu beharreko prozesu gisa ulertu behar bada ere, garrantzitsua da tokiko erakundeek konpromisoak hartu eta bideari ekitea. Hori dela eta, lan taldearen emaitza gisa, erakunde bakoitzak definitu duen eta bere ibilbidea gauzatzeko baliagarria izan daitekeen laguntza dokumentua aurkeztu da azken saio horretan.


Dokumentu horretan, Erosketa eta Kontratazio berdea sustatzeko ibilbide orrian proposatzen diren 6 pausoak garatzeko ekimenen inguruan, bakoitzaren azalpen laburra eta berau gauzatzeko baliabideen zerrenda jasotzen dira.

Zerrenda horretan hainbat motatako baliabideak azaltzen dira: beste erakunde batzuek burutu dituzten tresnak eta ekimenak, eta jardunbide egokiak, besteak beste.


Laburpen gisa, 5 dira erakundeen eskura dauden baliabide nagusiak:



Laguntza dokumentu horrek dokumentu bizia izatea du helburu. Udalerriak pausoak ematen doazen heinean eguneratuko da, eta, horregatik, lan taldean parte hartu duten udalerriei berau osatzeko proposamenak identifikatzeko gonbitea luzatu zaie. Ekarpenak jasota, dokumentua Udalsarea 2030eko webgunean egongo da edozein udalerri eta erakunderen eskura.


Bestalde, udalerriak gehien kezkatzen dituzten gaietan zentratuz, ingurumen irizpideak kontratazio prozesuen zein unetan eta prozeduraren zein puntutan txertatu daitezkeen ere landu da, egiten diren akats nagusietan arreta jarriz eta ingurumen irizpideen txertaketa egokiaren inguruko adibideak azalduz.




Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions