- Circular economy
Ihobek aholku ematen dio Mendebaldeko Irlanda europar eskualdeari, ekonomia zirkularraren gobernantzari buruz
ELGA Europako Batzordearen Hiri eta Eskualde Zirkularren Ekimenaren (CCRI) bazkide estrategiko bat da. Ekimen horren helburua da ekonomia zirkularra Europako hiri eta eskualde guztietan aplikatu ahal izatea, nazio azpiko mailetan.
Testuinguru horretan, ELGAk laguntza ematen die Europako 10 hiri eta eskualderi, ekonomia zirkularrari buruzko diagnostiko eta irtenbideekin, ekonomia zirkularraren gobernantza ardatz nagusitzat hartuta. Eskualde horien artean, Mendebaldeko Irlanda dago.
Eskualde horri laguntzeko, Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Antolakundeak (ELGA) Eusko Jaurlaritzaren sostengua eskatu zuen, Ihoberen bitartez, zeren kontsideratu baitzuen Euskadi eskualde arrakastatsu bat dela ekonomia zirkularreko politiken aplikazioan.
Helburu horri begira, Iñigo Aizpuruk ekonomia zirkularrean aditua da Ihobe sozietate publikoan- ia hamar bilera egin ditu Galwayn (Irlanda), azaroaren 18tik 21era, hango hogeita hamar eragile ingururekin, ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerak aurkezteko, euskal esperientzia oinarritzat hartuta.
Topaketa horien ondorioz, ELGAk ekintzara bideratutako dokumentu politiko bat argitaratuko du, Mendebaldeko Irlandarako gomendioekin, Euskadiko ekonomia zirkularraren ereduaren aplikazioan oinarrituta.
Source: Ihobe