Skip to main content
2026ko azaroaren 25a
  • Ekonomia zirkularra

Ihobek aholku ematen dio Mendebaldeko Irlanda europar eskualdeari, ekonomia zirkularraren gobernantzari buruz

Ihobek aholku ematen dio Mendebaldeko Irlanda europar eskualdeari, ekonomia zirkularraren gobernantzari buruz

ELGA Europako Batzordearen Hiri eta Eskualde Zirkularren Ekimenaren (CCRI) bazkide estrategiko bat da. Ekimen horren helburua da ekonomia zirkularra Europako hiri eta eskualde guztietan aplikatu ahal izatea, nazio azpiko mailetan.

Testuinguru horretan, ELGAk laguntza ematen die Europako 10 hiri eta eskualderi, ekonomia zirkularrari buruzko diagnostiko eta irtenbideekin, ekonomia zirkularraren gobernantza ardatz nagusitzat hartuta. Eskualde horien artean, Mendebaldeko Irlanda dago.

Eskualde horri laguntzeko, Ekonomia Lankidetza eta Garapeneko Antolakundeak (ELGA) Eusko Jaurlaritzaren sostengua eskatu zuen, Ihoberen bitartez, zeren kontsideratu baitzuen Euskadi eskualde arrakastatsu bat dela ekonomia zirkularreko politiken aplikazioan.

Helburu horri begira, Iñigo Aizpuruk –ekonomia zirkularrean aditua da Ihobe sozietate publikoan- ia hamar bilera egin ditu Galwayn (Irlanda), azaroaren 18tik 21era, hango hogeita hamar eragile ingururekin, ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerak aurkezteko, euskal esperientzia oinarritzat hartuta.

Topaketa horien ondorioz, ELGAk ekintzara bideratutako dokumentu politiko bat argitaratuko du, Mendebaldeko Irlandarako gomendioekin, Euskadiko ekonomia zirkularraren ereduaren aplikazioan oinarrituta.


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko urriaren 15a
  • Ekonomia zirkularra
Euskal Autonomia Erkidegoko 78 industriak ekonomia zirkularreko berrikuntza bultzatzen dute, 2026ko laguntzekin
2026ko urriaren 7a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek altzairuaren pasaporte digitalari lotutako informazio-, jasangarritasun- eta trazabilitate-betekizunak landuko ditu Ekostegun-Ekonomia Zirkularreko Ostegun batean
2026ko irailaren 21a
  • Ekonomia zirkularra
Ihobek Ekosteguna-Ekonomia Zirkularreko Ostegunei ekingo die berriro, urte amaiera arteko programazio berriarekin
2026ko irailaren 16a
  • Ekonomia zirkularra
Euskadik Basque Zirkular Metals proiektua bultzatu du, Europako altzairugintzaren industria zirkular berrian buru izateko xedearekin