Skip to main content
01 apr 2022
  • Ecodesign
  • Circular economy
  • Local public action

Europako Etiketa Ekologikoak 30 urte bete ditu, Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin

Europako  Etiketa Ekologikoak 30 urte bete ditu, Eusko Jaurlaritzaren bultzadarekin

Etiketa ekologikoa emateko baldintzak produktu eta zerbitzuen kategorien arabera definitzen dira

Europar Etiketa Ekologikoa ingurumena errespetatzen duten produktu eta zerbitzuak aitortzeko eta identifikatzeko europar sistema ofiziala da. Sistema egiati, zorrotz eta borondatezko honen asmoa da euren bizi-ziklo osoan ingurumen-inpaktu txikiagoa izateagatik nabarmentzen diren produktu eta zerbitzuak sustatzea; era horretan, baliabideen erabilera eraginkorra lortzen laguntzen du, ingurumenaren babes maila handia lortzen laguntzeaz batera. Ingurumenaren ikuspuntutik ekologikoak diren produktuak eta/edo zerbitzuak identifikatzeko forma erraz eta zuzen bat eskaintzen zaio kontsumitzaileari, oinarri zientifikoa duen informazio zehatz eta egiatiaren bermearekin.

Tresna hau euskal enpresen artean sustatzeko xedez, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak –Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez- argitalpen hauek prestatu ditu: Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa eta Ostatu turistikoentzako Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa.

Etiketa ekologikoa eskuratu dezaketen produktu eta zerbitzuak honako hauek dira: garbiketa, zaintza pertsonalerako produktuak, pinturak eta bernizak, paperezko produktuak, altzariak eta koltxoiak, ostatu turistikoak, ekipo elektronikoak, lubrifikatzaileak, estalkiak, arropa eta ehun-produktuak, eta lorezaintzako produktuak. Ziurtagiri honek ingurumen-bereizgarri bat da konkurrentziaren aurrean, zeren bai markaren irudia eta bai erakundearen ospea hobetzen baititu, eta gainera erakusten du kasuan kasuko produktu edo zerbitzuak ingurumen-irizpide zorrotzak betetzen dituela, informazio zehatz eta fidagarria jasotzeko eskari gero eta handiagoari erantzunez.

Produktuetarako etiketa


Gaur egun, 53 euskal enpresatako 375 produktu/zerbitzu daude ziurtatuta Etiketa Ekologikoarekin, eta 10 kategoria hauetan dute presentzia –guztira 24 kategoria daude-:
  • Tisu papera eta produktu deribatuak
  • Paper grafikoa
  • Baxera eskuz garbitzeko detergenteak
  • Gainazal gogorrak garbitzeko produktuak
  • Produktu kosmetikoak
  • Erabilera industrial eta instituzionaleko ontzi-garbigailuetarako detergenteak
  • Pinturak eta bernizak
  • Altzariak
  • Ostatu turistikoak
  • Barnealdeak garbitzeko zerbitzuak

Azpimarratzekoa da Euskadi hirugarren postuan dagoela EBren Etiketa Ekologikoaz ziurtatutako produktuak dituzten erkidegoen artean, Katalunia eta Valentziaren atzetik. Gainera, "Altzariak” kategorian ziurtatutako produktuen % 100 duen erkidegoa da, eta Espainian ziurtatutako ostatu turistikoen % 67.

Euskadiko ostatuetarako ekoetiketa


Euskadik ahalegin bereziak egin ditu etiketa alor askotan ezartzeko, bereziki ostatuetan. Orain dela gutxi Akelarre Hotela gehitu ondoren, dagoeneko 36 dira Europako Etiketa Ekologikoarekin ziurtatutako ostatuak; era horretan, Euskadi turismo jasangarriaren liderra da estatu mailan, eta gure erkidegoa europar helmuga nagusietako bat da, horrelako azpiegiturei dagokienez, honako herrialde hauen gainetik: Holanda (25 ostatu), Eslovenia (13 ostatu), Kroazia (6 ostatu), Malta (6 ostatu) eta Portugal (5 ostatu).

Euskadik Europar Etiketa Ekologikoarekin ziurtatutako 36 ostatu ditu, eta, hortaz, Estatu osoko rankingaren liderra da eta Europako helmuga nagusien artean dago kokatuta, azpiegitura horiek dituztenen artean

Europako etiketa ekologikoarekin ziurtatutako 36 ostatu turistikoak bereizgarri hori estatu mailan duten ostatuen % 70 dira, eta horrek erakusten du norainokoa den Euskadiko ostatuen sektorearen ingurumen-konpromisoa. 36 ostatu horietatik, 11 Araban daude kokatuta, 15 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan. Ranking horretan, Austria (39 ostatu), Italia (55 ostatu) eta Frantzia (182 ostatu) soilik daude Euskadiren gainetik.

Europako ekoetiketa Europar Batasun osoan dago aitortuta, eta baita Norvegia, Liechtenstein eta Islandian ere; beraren betekizun bat da produktua erakunde independente batek aztertu dezala; eta zehazten ditu produktuak ingurumenean dituen ondorio guztiak, lehengaien erauzketatik haien azken erabilerara arte –bizi-ziklo deritzana-.

Informazio gehiago eta Europar Batasunaren etiketa ekologiko hau Euskadin lortzeko prozedura webgune honetan kontsulta daitezke: https://www.euskadi.eus/web01-a2inguru/es/contenidos/informacion/ecoetiqueta/es_etiqueta/index.shtml


Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa


Ostatu turistikoentzako Europar Batasunaren Etiketa Ekologikoa


Source: Ihobe

You may also be interested in

16 jul 2026
  • Circular economy
EFRAG includes Ihobe’s Climate & Circularity Calculator in the second edition of its mapping of digital tools report
24 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
Udalsarea 2030 presents the hiriZAIN tool to integrate health and climate action into urban planning
16 jun 2026
  • Climate change
  • Local public action
The Basque Country is preparing for the heat with nearly 500 climate shelters throughout the region
16 apr 2026
  • Circular economy
Securing the supply of materials, greater self-sufficiency and impetus to European sustainable products: pivotal in the circular economy of the Basque Country for 2026