Skip to main content
12 sep 2023
  • Local public action

Udalsarea 2030 osatzen duten tokiko eta eskualdeko erakundeek bat egin dute ASTEKLIMAren laugarren edizioarekin

Udalsarea 2030 osatzen duten tokiko eta eskualdeko erakundeek bat egin dute ASTEKLIMAren laugarren edizioarekin

Laugarren edizio honetan, ekimena irailaren 22tik urriaren 1era bitartean gauzatuko da. Hamar egun horietan, Udalsarea 2030ek eta udalerri jasangarrien euskal sarea osatzen duten udalerriek eta eskualdeko erakundeek modu aktiboan hartuko dute parte klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren erronka mobilizatzeko eta herritarren agendan jartzeko; hori guztia, premisa batekin: “Ekintza orok, txikia izanda ere, badu garrantzia”.


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatuta, Ihobe eta EEE erakunde publikoen bitartez, ASTEKLIMA 2023k 200 jarduera baino gehiago izatea aurreikusten da, eta aurreko ekitaldien ildoan eta aurkezpen ofizialaren zain, hauek hartuko ditu: tailerrak eta erakusketak, hitzaldiak, antzerkia eta ipuin-kontalariak, bisitak eta bideo- eta argazki-lehiaketak.


Ihobek, gainera, hainbat motatako beste zenbait ekitaldi antolatu ditu astean zehar, lurralde osoan banatuko diren eragileak inplikatuz.


Aurreikusitako jarduera guztiak kontsultatzeko, sakatu hemen.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions