Skip to main content
26 jan 2023
  • Local public action

Tolosaldeko Mankomunitateak kafe kapsulak gaika biltzeko kanpaina jarri du abian

Tolosaldeko Mankomunitateak kafe kapsulak gaika biltzeko kanpaina jarri du abian

Tolosaldeko Mankomunitateak, Udalsarea 2030en kide den erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin lankidetzan, erabilera bakarreko kafe-kapsulak gaika biltzeko kanpaina hasi du. Hondakin horien % 100 behar bezala birziklatu ahal izateko, eta “Bizitza luzea kapsulei-Larga vida a las capsulas de café” lemapean, Mankomunitateak 60 edukiontzi jarriko ditu erabilitako kafe-kapsulak bereizita biltzeko.


“Hemendik aurrera, Tolosaldeko herritarrek erabilitako kafe-kapsulak birziklatu ahal izango dituzte erabilitako olio-edukiontziaren ondoan jarriko diren 60 edukiontzietan, kafe-kapsulak % 100ean birziklatu ahal izateko. Horrela, zirkulartasuna sartzea lortzen dugu birziklatze-katerako erazo bat izaten ari ziren hondakin horien kudeaketan”, azaldu du Olatz Peonek Mankomunitateko Presidentea.


Edukiontzi berriak olio erabiliaren edukiontzien ondoan jarriko dira eta eskualde osoan jarriko dira datozen asteetan.

Era berean, bederatzi udalerrik 10 informazio-gune izango dituzte, herritarrak kanpainaren helburuaz eta zerbitzuaz kontzientziatzeko.


Bestalde, Mankomunitateko presidenteordea den Gurutze Etxezabalek, herritarrek hiri-hondakinen zati berri horren gaikako bilketan parte hartzea garrantzitsia dela azpimarratu du: “Gure helburua lehenengo urtean hondakin horietatik 55.000 kg biltzea da, hau da, 1.750.000 kapsula inguru”. Horretan laguntzeko, informazio liburuxka bat postontzietan jartzen ari gara mankomunitateko etxe guztietara iritsiko delarik, eta informazio guneak antolatzen ari gara herritarrak kontzientziatzeko”.


LekuaEgunaOrdua
Andoain
Urtarrilak 28
10:00-14:00
Anoeta
Urtarrilak 31
10:00-14:00
Tolosa
Otsailak 4
10:00-14:00
Asteasu
Otsailak 6
16:00-20:00
Villabona
Otsailak 7
10:00-14:00
Ibarra
Otsailak 9
16:00-20:00
Irura
Otsailak 14
16:00-20:00
Zizurkil
Otsailak 15
16:00-20:00


Presidentordeak herritarrak informazio guneetara hurbiltzeko deia egin du, egunero, kit bat zozketatuko da, kafe-hondarren substratuaren gainean haziko diren perretxikoak eta ontziekin egindako ontzi batekin batera, asmakizun sinple batean parte hartzen dutenen artean. Gainera, hurbiltzen diren lehenengo 150 pertsonei kafe-hondarrekin egindako hazi-ponpa bat emango zaie”.

Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions