- Tokiko jasangarritasun
Tolosaldeko Mankomunitateak kafe kapsulak gaika biltzeko kanpaina jarri du abian
Tolosaldeko Mankomunitateak, Udalsarea 2030en kide den erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin lankidetzan, erabilera bakarreko kafe-kapsulak gaika biltzeko kanpaina hasi du. Hondakin horien % 100 behar bezala birziklatu ahal izateko, eta Bizitza luzea kapsulei-Larga vida a las capsulas de café lemapean, Mankomunitateak 60 edukiontzi jarriko ditu erabilitako kafe-kapsulak bereizita biltzeko.
Hemendik aurrera, Tolosaldeko herritarrek erabilitako kafe-kapsulak birziklatu ahal izango dituzte erabilitako olio-edukiontziaren ondoan jarriko diren 60 edukiontzietan, kafe-kapsulak % 100ean birziklatu ahal izateko. Horrela, zirkulartasuna sartzea lortzen dugu birziklatze-katerako erazo bat izaten ari ziren hondakin horien kudeaketan, azaldu du Olatz Peonek Mankomunitateko Presidentea.
Edukiontzi berriak olio erabiliaren edukiontzien ondoan jarriko dira eta eskualde osoan jarriko dira datozen asteetan.
Era berean, bederatzi udalerrik 10 informazio-gune izango dituzte, herritarrak kanpainaren helburuaz eta zerbitzuaz kontzientziatzeko.
Bestalde, Mankomunitateko presidenteordea den Gurutze Etxezabalek, herritarrek hiri-hondakinen zati berri horren gaikako bilketan parte hartzea garrantzitsia dela azpimarratu du: Gure helburua lehenengo urtean hondakin horietatik 55.000 kg biltzea da, hau da, 1.750.000 kapsula inguru. Horretan laguntzeko, informazio liburuxka bat postontzietan jartzen ari gara mankomunitateko etxe guztietara iritsiko delarik, eta informazio guneak antolatzen ari gara herritarrak kontzientziatzeko.
| Lekua | Eguna | Ordua |
| Andoain | Urtarrilak 28 | 10:00-14:00 |
| Anoeta | Urtarrilak 31 | 10:00-14:00 |
| Tolosa | Otsailak 4 | 10:00-14:00 |
| Asteasu | Otsailak 6 | 16:00-20:00 |
| Villabona | Otsailak 7 | 10:00-14:00 |
| Ibarra | Otsailak 9 | 16:00-20:00 |
| Irura | Otsailak 14 | 16:00-20:00 |
| Zizurkil | Otsailak 15 | 16:00-20:00 |
Iturria:Ihobe