- Biodiversity
- Environmental planning
- Local public action
Tokiko jasangarritasuneko 2020ko Conama Sarietarako hautagaitzak aurkeztu daitezke jada
Conama Fundazioak udalerri txiki eta ertainetarako jasangarritasuneko Conama Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du; urriaren 23an amaituko da. Sariaren helburua da beste udalerri batzuentzako eredu izan daitezkeen ekimenak ikusaraztea eta garapen jasangarriaren alde lan egiten duten udalerrien ahalegina aitortzea. Ingurumenaren Kongresu Nazionala azaroaren 23tik 26ra izango da, online, eta bertan emango da saria.
Sariak bi kategoria ditu: 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, batetik, eta 5.000 eta 30.000 biztanle arteko herriak, bestetik. Helburua da ingurumenarekin, garapen jasangarriarekin eta erronka demografikoarekin erlazionatutako proiektu onenak aurkitzea abian jarritakoak edo erabat amaitutakoak. Udalerri batean baino gehiagotan garatu diren proiektuak dituzten udalerriak ere hautagaitza aukez dezakete, baina lurralde osoak 30.000 biztanleko zifra gainditzen ez badu bakarrik.
Gai hauetakoak izango dira proiektuak: ura, hondakinak eta ingurumen-kalitatea; basoen kontserbazioa eta kudeaketa; nekazaritzako elikagaien sektorea; ekonomia eta enplegua; energia eta klima-aldaketa; azpiegiturak eta mugikortasuna; eta gizartea, berdintasuna eta parte-hartzea.
Landa-garapeneko eta tokiko jasangarritasuneko adituek osatuko dute epaimahaia, eta kategoria bakoitzeko sari nagusia eta bi accesitak aukeratuko dituzte.
Ekimenean interesa duten udalek, mankomunitateek eta elkarteek hemen kontsulta ditzakete oinarriak:
Source: Ihobe