Skip to main content
2026ko urriaren 16a
  • Biodibertsitatea
  • Ingurumen-plangintza
  • Tokiko jasangarritasun

Tokiko jasangarritasuneko 2020ko Conama Sarietarako hautagaitzak aurkeztu daitezke jada

Tokiko jasangarritasuneko 2020ko Conama Sarietarako hautagaitzak aurkeztu daitezke jada

Conama Fundazioak udalerri txiki eta ertainetarako jasangarritasuneko Conama Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du; urriaren 23an amaituko da. Sariaren helburua da beste udalerri batzuentzako eredu izan daitezkeen ekimenak ikusaraztea eta garapen jasangarriaren alde lan egiten duten udalerrien ahalegina aitortzea. Ingurumenaren Kongresu Nazionala azaroaren 23tik 26ra izango da, online, eta bertan emango da saria.

Sariak bi kategoria ditu: 5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, batetik, eta 5.000 eta 30.000 biztanle arteko herriak, bestetik. Helburua da ingurumenarekin, garapen jasangarriarekin eta erronka demografikoarekin erlazionatutako proiektu onenak aurkitzea –abian jarritakoak edo erabat amaitutakoak–. Udalerri batean baino gehiagotan garatu diren proiektuak dituzten udalerriak ere hautagaitza aukez dezakete, baina lurralde osoak 30.000 biztanleko zifra gainditzen ez badu bakarrik.

Gai hauetakoak izango dira proiektuak: ura, hondakinak eta ingurumen-kalitatea; basoen kontserbazioa eta kudeaketa; nekazaritzako elikagaien sektorea; ekonomia eta enplegua; energia eta klima-aldaketa; azpiegiturak eta mugikortasuna; eta gizartea, berdintasuna eta parte-hartzea.

Landa-garapeneko eta tokiko jasangarritasuneko adituek osatuko dute epaimahaia, eta kategoria bakoitzeko sari nagusia eta bi accesitak aukeratuko dituzte.

Ekimenean interesa duten udalek, mankomunitateek eta elkarteek hemen kontsulta ditzakete oinarriak:


OINARRIAK


Iturria:Ihobe

Agian hau ere interesatzen zaizu

2026ko apirilaren 7a
  • Ingurumen-plangintza
Apirilaren 16an hasiko da Ihoberen Ekosteguna ekimena, jardunean dauden langileak trebatzeko zikloa
2026ko martxoaren 26a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko Ingurumen-koiunturari buruzko 2025eko txostenak aurrerapenak erakusten ditu aire eta deskarbonizazioaren arloetan, eta erronkak zehazten ditu ur eta biodibertsitatearen eremuetan
2026ko otsailaren 10a
  • Ingurumen-plangintza
Euskadiko industriak jasangarritasunerako trantsizioa bizkortu du, Ihoberen azken Industria Ekobarometroaren arabera
2026ko urtarrilaren 15a
  • Tokiko jasangarritasun
Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek ehundik gora proiektu jarri dituzte abian beren inguruneko ingurumena hobetzeko