Skip to main content
10 jan 2023
  • Local public action

Abian da erosketa eta kontratazio berdea bultzatzeko Udalsarea 2030eko lantaldea

Abian da erosketa eta kontratazio berdea bultzatzeko Udalsarea 2030eko lantaldea

Zer egin dezakete udalerriek ekonomia garbi eta zirkularraren aldeko erosketa bultzatzeko, eta nola? Galdera horri erantzutea da ingurumen-estrategien erronka nagusietakoa, eta, horregatik, Udalsarea 2030ek sustatutako “garapen jasangarrirako tokiko Politika publikoen Ebaluaziorako eta Jarraipenerako 11. Programaren” barruan, Erosketa eta Kontratazio Berdeko lantalde bat aktibatzeko helburua ezarri da. Bertan parte hartzen duten udalerriek eta erakundeek Erosketa eta Kontratazio Berdea bultzatzeko tresnak eta horiek ezartzeko zailtasunak ezagutzeko eta partekatzeko gunea izango dute.


Urtarrilaren 24an modu telematikoan egingo den saioa hurrengo hilabeteetan egingo diren hiru saioetatik lehena izango da, eta helburu hauek izango ditu:


  • 1. saioa. Erosketa eta Kontratazio Berdeari dagokionez euskal erakundeek duten abiapuntua ezagutzea, eta hori ezartzeko arazoak eta beharrak identifikatzea.
  • 2. saioa. Parte hartzen duen erakunde bakoitzarentzako ibilbide-orri bat definitzea. Bertan, 2030eko Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programara atxikitzen denetik hartutako konpromisoak lortu arte jarraitu beharreko urratsak identifikatuko dira.
  • 3. saioa. Ibilbide-orria ezartzearen eta jarraipen hori errazteko e-mugi tresna gisa erabiltzearen jarraipena egitea.


Lantalde honetan parte hartzeko informazio gehiago nahi izanez gero, urtarrilaren 24ko lehen saioaren programa kontsulta daiteke Udalsarea 2030eko agendan edo udalsarea2030@ihobe.eus helbidera mezu bat bidaliz.


Source: Ihobe

You may also be interested in

07 mar 2025
  • Local public action
Over 5,000 people take part in KLIMA AZOKA, the travelling sustainability fair
14 nov 2024
  • Local public action
43 Basque projects tackle food waste to mark the European Week for Waste Reduction
17 oct 2024
  • Environmental communication
  • Local public action
More than a hundred activities will mobilise Basque citizens against climate change during ASTEKLIMA, the Basque Climate and Energy Week
26 sep 2024
  • Local public action
The Basque Government has presented twenty projects that position the Basque Country as a European benchmark in nature-based solutions