- Sostenibilidad local
Abian da erosketa eta kontratazio berdea bultzatzeko Udalsarea 2030eko lantaldea
Zer egin dezakete udalerriek ekonomia garbi eta zirkularraren aldeko erosketa bultzatzeko, eta nola? Galdera horri erantzutea da ingurumen-estrategien erronka nagusietakoa, eta, horregatik, Udalsarea 2030ek sustatutako garapen jasangarrirako tokiko Politika publikoen Ebaluaziorako eta Jarraipenerako 11. Programaren barruan, Erosketa eta Kontratazio Berdeko lantalde bat aktibatzeko helburua ezarri da. Bertan parte hartzen duten udalerriek eta erakundeek Erosketa eta Kontratazio Berdea bultzatzeko tresnak eta horiek ezartzeko zailtasunak ezagutzeko eta partekatzeko gunea izango dute.
Urtarrilaren 24an modu telematikoan egingo den saioa hurrengo hilabeteetan egingo diren hiru saioetatik lehena izango da, eta helburu hauek izango ditu:
- 1. saioa. Erosketa eta Kontratazio Berdeari dagokionez euskal erakundeek duten abiapuntua ezagutzea, eta hori ezartzeko arazoak eta beharrak identifikatzea.
- 2. saioa. Parte hartzen duen erakunde bakoitzarentzako ibilbide-orri bat definitzea. Bertan, 2030eko Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Berdearen Programara atxikitzen denetik hartutako konpromisoak lortu arte jarraitu beharreko urratsak identifikatuko dira.
- 3. saioa. Ibilbide-orria ezartzearen eta jarraipen hori errazteko e-mugi tresna gisa erabiltzearen jarraipena egitea.
Lantalde honetan parte hartzeko informazio gehiago nahi izanez gero, urtarrilaren 24ko lehen saioaren programa kontsulta daiteke Udalsarea 2030eko agendan edo udalsarea2030@ihobe.eus helbidera mezu bat bidaliz.
Fuente: Ihobe