Skip to main content
05 apr 2022
  • Corporate

Ihobek 2022rako kontratazio-aurreikuspenak partekatu ditu EAEko erakunde hornitzaileekin

Ihobek 2022rako kontratazio-aurreikuspenak partekatu ditu EAEko erakunde hornitzaileekin

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, hainbat bide eskaintzen ditu urtero kontratazioaren arloko lan-ildoak eta aurreikuspenak jakinarazteko. Orain arte, Ihobek erakunde hornitzaileen foro bat egin du urtero, bere ibilbide-orria jakinarazteko, eta ezagutza- edo laguntza-premia estrategikoak azpimarratu ditu eta enpresa parte-hartzaileek planteatutako eskaerak jaso ditu.

Erakunde hornitzaileen azken foroa 2022ko otsailean egin ondoren, eta Euskadiko aholkularitza-enpresen eskaerei erantzuteko, Ihobek bere kontratazio-plana ere argitaratu du; gardentasun-ariketa hori barne-plangintzako tresna bat da, eta, gainera, erakunde hornitzaileei kontratazio-aurreikuspenen berri ematen die.

Ihoberen kontratazio-plana 25.000 eurotik gorako kontratu publikoetara mugatzen da, eta informatzeko baino ez da. Argitalpen horrek ez du esan nahi zerrendatutako kontratu guztiak exekutatu behar direnik, eta, gainera, aukera ematen du plegu berriak sartzeko, beharrezkotzat jotzen bada; hala ere, erakunde hornitzaileak horretan oinarritu ahal izango dira, eta ziurtasun handiagoa izan ahal izango dute Ihoberen jarduerak aurten beharko dituen behar estrategikoei buruz.



Source: Ihobe

You may also be interested in

27 mar 2026
  • Corporate
Ihobe drove 639 initiatives by local authorities and mobilised more than 2,200 businesses in 2025 to move the Basque Country's energy and climate transition forward
10 jan 2025
  • Corporate
  • Environmental communication
José Antonio Armolea: "Talking to the Administration makes it easier for companies to comply with environmental legislation"
30 sep 2024
  • Corporate
The report on Ihobe's activity during the first half of 2024 released
24 apr 2024
  • Corporate
Ihobe rounds off its 40th anniversary by consolidating its leadership in decarbonisation and environmental improvement in the Basque Country