Pasar al contenido principal
03 jul 2024
  • Sostenibilidad local

Zabalik dago toki erakundeetan 2030 Agenda bultzatzeko ekintzetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Zabalik dago toki erakundeetan 2030 Agenda bultzatzeko ekintzetarako dirulaguntzak eskatzeko epea

Eskubide Sozialen eta 2030 Agendaren Ministerioak, tokiko eta eskualdeko erakundeetan 2030 Agendaren ezarpena, lerrokatzea eta lekutzea sustatzen duten proiektu eta ekimenetarako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du.


6,6 milioi euroko guztizko zenbateko osoa duten dirulaguntzak hauetarako bideratu beharko dira: tokiko eremuan 2030 Agendaren ezarpenerako planak egiteko proiektuak edo ekimenak diruz laguntzera; udal-plan estrategikoak 2030 Agendara egokitzeko proiektuetara eta 2030 Agenda ezartzeko Planean ezarritako lehentasunei erantzuten dieten jarduketetara edo 2030 Agendarekin lerrokatuta lurraldean erantzuna emateko helburua duten beste plan estrategiko batzuetara.

Gutxienez 20.000 euroko eta gehienez 250.000 euroko proiektuak lagundu ahal izango dira diruz, eta proiektu bakoitza gauzatzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da ekainaren 26tik aurrera.


Era berean, laguntzak, tokiko herritarrei edo tokiko eragile guztiei zuzendutako 2030 Agendaren inguruko sentsibilizazio- eta kontzientziazio-proiektuetara bideratu ahal izango dira, bai eta 2030 Agenda ezartzen eta tokiko eremuan Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen lagunduko duten ekimenetara ere.



Fuente: Ihobe

También te puede interesar

15 ene 2026
  • Sostenibilidad local
Las entidades locales vascas ponen en marcha más de un centenar de proyectos para actuar en la mejora ambiental de su entorno
24 sep 2025
  • Sostenibilidad local
Nueva convocatoria de ayudas para que las entidades locales impulsen la transición sostenible en Euskadi
18 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El proyecto europeo LIFE OCTOPUS evalúa sus avances en un primer encuentro en Varsovia
17 sep 2025
  • Sostenibilidad local
El Gobierno Vasco presenta la nueva orden de ayudas a entidades locales que realicen acciones de desarrollo sostenible