- Corporativo
- Comunicación ambiental
Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: Ingurumen-politika emaitzak ematen ari da
Alexander Boto, Ihobeko zuzendari nagusia: Hamarkada hau funtsezkoa da klima-aldaketari heltzeko
En verde-Berdean podcastaren episodio honetan, Ihobeko zuzendari nagusiak Euskadiko ingurumen-egoeraren laburpena egiten du, 1970eko hamarkadatik gaur egun arte, beraren bilakaera eta euskal ingurumen-politikaren ekarpenak aztertuz; bere esanetan, politika hori bere emaitzak ematen ari da, zeren Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikitako sozietate gisa Ihobek ezarritako azken mugarrietako batzuk bide horretatik baitoaz; adibidez: Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legearen aurreproiektuan egindako aurrerapenak, edo 2021an lau plan estrategiko onartu izana: Ekonomia Zirkularraren eta Bioekonomiaren 2021eko Plan Estrategikoa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren 2021-2024 aldirako Plana, Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen 2030erako Programa, eta Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Plana.
Orobat, sozietate publikoaren beste aurrerapen batzuk ere azpimarratu ditu, hala nola zenbait argitalpenen edizioa, UPV/EHUren Enpresari aplikatutako Ekonomia Zirkularraren berezko Masterraren lehenengo promozioaren graduazioa, herritarrek Euskadiko Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruz duten pertzepzioaren inguruko azken azterlanaren emaitzak, Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren lehenengo katalogoaren argitalpena, Europako hamar sektore industrialetako produktuen kategoria zerrenda zabal bat biltzen duena, eta abar. Euskadiko klima-ekintzaren aurrerapen horiek guztiak eta beste asko En verde-Berdean podscastaren azken kapituluan.
Alexander Boto Ekonomia Zientzietan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik, eta Lurralde eta Ingurumen Plangintzaren masterduna London School of Economicsetik; Ihobe zuzendu baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune, Klima Aldaketa eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria izan da. Gainera, Europako Batzordeko ingurumenaren alorreko TAIEX adituen taldeko partaidea da, eta hainbat batzarretan parte hartu izan du, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa, besteak beste nazioarteko sare hauetan: Regions4, The Climate Group edo ICLEI-Jasangarritasunaren aldeko Tokiko Gobernuak.
En verde-Berdean 2021ean
Bizi-eredu jasangarriak lortzearen alde lan egiten duten pertsona eta erakundeei ahotsa emateko eta horri begira inspiratzeko xedez Ihobek En verde-Berdean 2021eko martxoan aurkeztu zuenez geroztik, podcast horretan honako hauek aritu dira: Gabi Martínez idazle eta naturalista, arte eta literaturaren munduak eredu sozioekonomiko jasangarriago batera aldatzeko eskaintzen dituen ekarpenez hausnartu zuena; Avis Producciones-eko Lexeia Larrañaga zuzendaria eta Alex Gutiérrez ekoizlea, euren Natura Bizia filmaren gorabeheren berri eman zituztenak; Adriana Uribesalgo, ekonomia zirkularrarekin konprometitutako Ekomodo ekimen berritzailearen sormen-zuzendaria eta fundatzaileetako bat; Izaskun Suberbiola marinela, Mater izeneko museo ekoaktibo berezia zuzentzen duena; eta Andreu Escrivà, klima-aldaketa gelditzeko gako batzuk eskaini zizkiguna, errua saihestuz eta ekintzara joz.
Orain, 2021eko azken episodioak errepasoa egiten die Euskadiko ingurumenaren alorreko mugarri, aurrerapen eta erronkei, Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Botorekin.
En verde-Berdean Eusko Jaurlaritzako Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak sustatzen duen jasangarritasun eta ingurumenari buruzko podcast kanala da. Bere helburua da bizi-eredu jasangarriagoak lortzearen alde lan egiten duten pertsona eta erakundeei ahotsa ematea. Episodio guztiak entzun ditzakezu eta harpidetza egin, bai iVoox-en eta bai Spotify-n.
Fuente: Ihobe