Pasar al contenido principal
19 may 2022
  • Economía circular
  • Ecodiseño

Euskadiko elikagaien sektoreak ingurumen-ibilbideko orria diseinatzen du

Euskadiko elikagaien sektoreak ingurumen-ibilbideko orria diseinatzen du

Euskadiko elikagaien sektoreko ekonomia zirkularrari buruzko txostena aurkeztu da: lehentasunezko ingurumen-betebeharrak, metodologiak eta dauden tresnak biltzen ditu, bai eta lan-ildo posibleak ere

Programa horretan hainbat sektoretan eta balio-katetan –elkarteak eta klusterrak– bildutako 80 bat erakundek, enpresak eta bitarteko eragilek hartu zuten parte, baita, zaintza estrategikoko txosten bat oinarri hartuta, ekonomia zirkularrean banakako ibilbide-orri bat garatu zuten gazteek ere Banaka eta enpresa partaideekin egindako lan-tailerren bidez, ekonomia zirkular sektorialeko gakoen txostenen bilduma atera zen, eta, horien artean, Euskadiko elikagaien sektoreko ekonomia zirkularrari buruzko txostena. Horren emaitzak Lehiakortasunerako aurrerapena. Ingurumen-erronkak elikagaien eta edarien sektorean Ekostegunean partekatu dira. Gaur egin da modu telematikoan, Basque Food Clusterren lankidetzarekin.

Txostenak Europako Itun Berdetik eratorritako lehentasunezko ingurumen-betebeharrak, dauden metodologiak eta tresnak biltzen ditu, baita enpresek epe labur eta ertainean egin beharko dituzten lan-ildo posibleak ere.

Aurre egin beharreko erronken artean, honako hauek nabarmentzen dira: ingurumen-aztarnari eta karbono-aztarnari buruzko arau-eskakizun berriak; nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerei, biltegiratze-, prozesatze- eta garraio-etapei eta abarri lotutako CO2 isuriak mugatzea; elikagaiak alferrik galtzeari eta horiek murrizteari buruzko arau-eskakizunak; bezeroek ingurumen-informazio gero eta gehiago eskatzea; ontzien eta enbalajeen arloan egindako lege-aldaketak (zerga berriak, material birziklatuaren erabilera, birziklagarritasuna hobetzea, gordailu-, itzultze- eta bueltatze-sistemak, ekomodularitatea, eta abar).

Erronka horiei erantzuteko lan-ildo gisa, honako hauek identifikatzen dira, besteak beste: erakundearen edo produktuen ingurumen-jarduna ebaluatzea eta kontsumitzaileei eta alderdi interesdunei jakinaraztea; elikagai gutxiago alferrik galtzea, elikagaiak kontserbatzeko eta aprobetxatzeko estrategiak ezarriz; trazabilitate-sistema berriak garatzea; edo ontzi eta bilgarrien ingurumen-portaera hobetzea, diseinuan ingurumen-irizpideak txertatuz.

Erronka eta lan-ildo sektorialez gain, Udapa, Artomaña Txakolina eta Plastigaur EAEko enpresek erronka horiei aurre egiteko esperientziak eta gomendioak partekatu dituzte jardunaldian.

Elikagaien eta edarien sektoreari aplika dakiokeen ingurumen-informazioa zabaltzeko, EAEko elikagaien sektoreko ekonomia zirkularrari buruzko txostena kontsulta daiteke.

Hurrengo Ekosteguna


Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, Ihobek, Ekostegunen agenda bat atera du. Jardunaldi tekniko horietan, ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten esparruak eztabaidatzen dira, hala nola baliabideen eraginkortasuna, hondakinen prebentzioa eta kudeaketa eta berrikuntza ekologikoa, legeetako eta administrazio-izapidetzeko berrikuntzetatik, Eusko Jaurlaritzaren tresnetatik, ingurumen-kontzeptu berrietatik, metodo eta arau teknikoetatik eta merkatuen aukeretatik eta eskakizunetatik abiatuta.

Hurrengo Ekosteguna makineriaren ekoberrikuntza aztertuko du, egungo erronkak aztertuko ditu eta birmanufakturako, retrofittingeko eta konponketa aurreratuko kasu arrakastatsuak aurkeztuko ditu. Hurrengo maiatzaren 26an egingo da, 9:30etik aurrera. Hemen kontsulta daiteke egitaraua, bai eta izena eman ere. Ekostegun guztiak Ihoberen webguneko agendan argitaratuko dira.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

14 may 2026
  • Economía circular
Ihobe publica una guía para anticipar y gestionar los riesgos de transición de las empresas hacia una economía sostenible
07 may 2026
  • Economía circular
Seis industrias vascas refuerzan su apuesta por la economía circular aplicando el nuevo Manual Práctico de Excelencia en Remanufactura de Ihobe
30 abr 2026
  • Economía circular
Euskadi analiza sus flujos de materiales y constata su dependencia exterior en recursos clave para la industria
23 abr 2026
  • Ecodiseño
Ihobe y EHU impulsan una nueva formación en ecodiseño orientada a la economía circular