Pasar al contenido principal
28 jul 2022

Donostiak Espainiako Epidemiologia Elkartearen urteko bilera hartuko du, Ihoberen laguntzarekin. Bileraren gai nagusia klima-aldaketa izango da

Donostiak Espainiako Epidemiologia Elkartearen urteko bilera hartuko du, Ihoberen laguntzarekin. Bileraren gai nagusia klima-aldaketa izango da

Klima-aldaketa, ingurumena, hiri-osasuna eta gizarte-desberdintasunak izango dira topaketa honetako protagonistak

“XXI. Mendeko Erronkak: Ingurumena, klima-aldaketa eta gizarte-desberdintasunak” lemapean, aurten Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egingo den topaketak bereziki jorratuko ditu klima-aldaketak biztanleriaren osasunean dituen ondorio garrantzitsuak: adibidez, berotegi-efektuko gasak planetako tenperatura igoarazten ari dira, eta horrek desertifikazioa, laborantza-lurren galera eta muturreko fenomeno meteorologikoak (lehorteak, uholdeak) ekartzen ditu berekin, pertsonen osasuna ukituz eta desberdintasunak sortuz.

Adituek diotenez, biodibertsitatearen desagerpenak uzten errendimenduaren jaitsiera ekarriko du berekin, baita elikadura-segurtasunaren arazoak ere. Horren ondorioz, malnutrizioa, diarreak edo paludismoa areagotu egingo dira baliabide gutxiagoko eremuetan; horri guztia, gainera, osasunaren arloko desberdintasunak gehitu beharko zaizkio. Orobat, pentsatzekoa da gaixotasunen transmisioa ere areagotuko litzatekeela. Osasunaren arloko desafio horiek gainditzeko modu bakarra izango da gizarteek eta erakundeek zorroztasun zientifikoz eta modu arduratsu eta koordinatuan erantzutea klima-aldaketak berekin dakartzan erronkei.

Inaugurazio-mahaia abuztuaren 31an izango da, 12:00etan, hizlari hauekin: Adolfo Uriarte, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaria, Julio Díaz Jiménez, Carlos III Osasun Institutuko Klima-aldaketa, Osasun eta Ingurumenaren Erreferentziazko Atalekoa; Cathryn Tonne, ISGlobalekoa; eta Koldo Cambra, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzakoa. Bertan, klima-aldaketaren ondorio nagusiak eta haien aurka borrokatzeko formak izango dituzte hizpide, baita muturreko tenperaturetara egokitzeko prozesuak ere.

Amaierako hitzaldia, berriz, irailaren 2an izango da, ostirala, 12:00etan. Hizlaria Rafael Vilasanjuan izango da, ISGlobaleko Analisi eta Garapen Globalaren Sailaren zuzendaria, eta gai hau jorratuko du: “Txertoaren nazionalismoak, tokiko borondatetik behar globalera”. Hitzaldia aurkezteko arduraduna Ángela Domínguez izango da, Bartzelonako Unibertsitateko Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko katedraduna eta Espainiako Epidemiologia Elkarteko Txertoen Lantaldeko Koordinatzailea.

Espainiako Epidemiologia Elkartearen XL. Bilera honako erakunde hauen lankidetzarekin egingo da: Donostiako Udala; Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila; Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), ekitaldiaren egoitza ere jarriko duena; Ihobe, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentua.

Batzarra gaur goizean aurkeztu da, Donostiako Udaletxean egindako prentsaurreko batean, parte-hartzaile hauekin: Eneko Goia, hiriko alkatea; Alexander Boto, Ihobe – Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia; Marisol Garmendia, Donostiako Udalaren Ekonomiaren Garapen eta Enplegu zinegotzia; Itziar Larizgoitia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren zuzendaria; Jesús Ibarluzea, Espainiako Epidemiologia Elkartearen (SEE) batzarraren Batzorde Antolatzaileko presidentea; Aitana Lertxundi, SEEren batzarraren Batzorde antolatzaile eta zientifikoko idazkaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko irakaslea –berau UPV/EHUren ordezkari gisa era bertaratu da-; eta José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen diputatua.

Informazio gehiago kontsultatzeko eta Espainiako Epidemiologia Elkartaren (SEE) 40. Bilera Zientifikoan inskribatzeko modua ezagutzeko, beraren webgune ofizialera jo daiteke: www.reunionanualsee.org.

Fuente: Ihobe

También te puede interesar

08 jun 2026
  • Cambio climático
Comienzan las obras de la actuación LIFE IP Urban Klima 2050 en el malecón de Zarautz
08 jun 2026
  • Comunicación ambiental
  • Corporativo
Las soluciones naturales en la educación ambiental, la medición ambiental e IA, y cómo contar el cambio climático, ejes temáticos de los cursos de verano 2026 de Ihobe
05 jun 2026
  • Cambio climático
  • Educación ambiental
Ekoetxea Urdaibai inaugura su nueva exposición permanente para comprender las causas y consecuencias del cambio climático en el territorio
05 jun 2026
  • Acción ciudadana
Ihobe acercará la sostenibilidad a la ciudadanía en Bioterra 2026 con un juego de escape sobre cambio climático